Hernaniko kiroldegiaren berritze-lanen eskuorria

Hernaniko udalak Kiroldegia hobetzeko II. faseari ekingo dio laster. Herritarrei honen berri eman eta hauek informazio guztia edukitzeko, eskuorrien diseinuaz arduratu gara TaPuntun. Herritar guztiei zuzenduriko eskuorria izanik, informazio nagusia euskaraz eta gazteleraz adieraztea erabaki da, beti ere euskarari lehentasuna emanez.

Zaharberritze lanek honako hiru atal nagusiak jorratuko dituztenez, hauei presentzia eman eta egin beharreko lana argi adierazteko, diseinatu ditugun hiru ikonoz baliatu gara:

  • Bi igerileku estaliak handitzea
  • Energia berriztagarriaren aldeko apustua eta energia kontsumoa aurrezteko azpiegiturak
  • Irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzeko lanak: komunikazio nukleo berria eta igogailua
Hementxe duzue emaitza ikusgai

Hernaniko kiroldegia hobetzeko fasea

Hernaniko kiroldegia hobetzeko fasea

Zer landu dugu?
Norentzako

Hernaniko Udala