EHU: Proiektuen kudeaketan egokia gauzatzeko formazio saioak

TaPuntuk aspalditik du EHUko Donostiako Enpresa eta Ekonomia Fakultatearekin erlazioa. Eskola arduradunek behin baino gehiagotan adierazi digute, zeharkako gaitasun digital batzuren ezagutza lagungarria izan daitekeela bertako ikasleentzako, beraien etorkizuneko lan aukerak handitu ahal izateko.

Horren harira, 2018ko urte hasieran, eskola arduradunek, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua ikasten ari diren azken kurtsoko ikasleei zuzenduriko formazio bat prestatu eta aurrera eramatea eskatu ziguten.

Zehazki, proiektuen kudeaketa egokia aurrera eramateko 8 orduko ikastaro bat antolatzea behar zuten. Ezagutza teorikoaz gain, ikasleei alderdi praktikoa jorratzeko aukera emango zien ikastaroa, tresna digital ezberdinak azaldu eta ariketa praktikoen bidez hauek barneratzeko aukera emango zielarik.

Gaitegiari dagokionez, behin beharrak aztertu ondoren, ondoko gaiak jorratzea erabaki genuen:

PROIEKTUEN KUDEAKETA EGOKIA EGITEKO TRESNAK:

  • Prokrastinazio kontzeptua
    • Denbora lapurren identifikazioa eta mota ezberdinak
  • Kudeaketa aholku orokorrak
  • GTD sistemaren oinarriak eta tresna digitalak
  • Kanban sistemaren oinarriak eta tresna digitalak
  • Talde komunikazio gauzatzeko komunikazio tresnak
  •  Bestelako kudeaketa eta antolaketa tresna digitalak
  • Ariketa praktikoak

Hementxe uzten dizuegu formazio saioetan atera genituen hainbat argazki:

Proiektuen kudeaketa EHU

Gestión proyectos UPV

Zalantzarik gabe ikasle talde aberasgarria eta parte hartzailea, ziur gaude etorkizunean profesional bikainak izango zaretela. Zorte on guztiei!

 

 

Zer landu dugu?
Norentzako

EHU/UPV