EGK-ren Emakumeak Bizikidetzan jardunaldiaren bideo laburpena
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) 2018ko Irailaren 20ean, Emakumeak Bizikidetzan jardunaldia antolatu zuen. Egun horretan elkarrizketarako, hausnarketarako eta adierazpen artistikorako tartea ireki zen, giza eskubideei errespetuan eta bizikidetzan oinarritutako kultura bat garatzeko helburuarekin. Gero eta anitzagoa den gizarte bati buruz hitz egin zen, emakume gazteengan fokua jarriz. Hau da, berdintasuna zeharkako balore gisa jarri nahi izan zen, aniztasuna genero perspektiba batetik aztertuz eta pausu bat gehiago emanez.
Horretarako, testigantza musikatuak izan ziren alde batetik. Eta, bestalde, dinamika parte-hartzaile bat jarri zen abian, galdera hauei erantzuna eman nahiean: Zein da emakume gazteon konpromisoa bizikidetzarekiko? Zeintzuk dira arlo honetan gure ardura erakartzen duten gaiak? Zer da etorkizunari eskatzen dioguna bizikidetzari dagokionez? Zer eskatuko genioke gizarteari nahiz administrazioei?
TaPuntuko lantaldeak, jardunaldia laburtuko zuen 5 minutu baino gutxiagoko bideo bat osatu zuen. Eta hona hemen emaitza: