EBETE proiektuaren web-orri berria

Haur eta gazteen euskararen erabileran eta hizkuntza ohituretan eragiteko helburuz sorturiko proiektu honek www.ebete.org web-orria bazuen iada. Bertan zegoen edukia ardatz gisa hartuz, web-orriari itxura guztiz aldatzeari ekin genion, proiektuaren sustatzaileak hala eskatuta.

Proiektuaren ezaugarriak kontutan hartuz, bere edukia etengabe aldatzeko beharra ikusten zuen arduradunak eta horren ondorioz, kudeatzeko erraza zen tresna garatzeari ekin genion. EBETE-rekin elkarlanean aritu ondoren, web-orriak izan beharreko egitura definitu genuen lehenik eta behin, esparruak izan beharreko atalak finkatuz eta bertan agertu beharreko edukiak barneratuz, proiektuko arduradunak igorritako testuei esker. Guzti honi itxura erakargarria ematea izan zen hurrengo pausua.

Proiektuak etorkizunean blog bat izatea aurreikusten zenez, hau sortzeko aukera txertatu genuen.

Benetan proiektu baliagarria eta polita EBETE, orain itxura dotorearekin gainera!

ebete1

ebete2

ebete3

ebete4

 

 

 

Zer landu dugu?
Norentzako

Ebete