Bizipoza elkartearen jardunaldian hizlari
2018ko maiatzaren 26an Bizipoza elkarteak “Bizipozaren elkarteak eta komunikabideak elkarlanean” jardunaldia antolatu zuen. Komunikazioan adituak diren hainbait pertsonaz gain, TaPuntuko Arkaitz ere bertan izan zen, “Sare sozialetan lana: nola egin eraginkorra” hitzaldiarekin.
Diru asmorik gabeko elkarteek komunikazioan duten gabeziak hobetzeko helburuz Amagoia Mujika eta Xabier Madariagaren eskutik komunikabideei informazioa nola bideratu azaldu zuten. Bestalde, ikusgarriak izateko gakoak Gotzon Barandiaran eta Estibaliz Esteibarren eskutik jaso genituen.
Hitzaldien saioak amaitzean hamaiketako batean elkar ezagutu eta solastu ahal izan genuen. Atsedenaldiaren ostean, mahai ingurua izan zen. Bertan denon artean zalantzak ebazteaz gain, Beatriz Server-ek bere elkartearen kasua azaldu zuen, Chrysallis proiektuaren harremana prentsa eta sare sozialekin.
Larunbat goiz ezin hobea! Zorionak egiten duzuen lanarengatik!
Zer landu dugu?
Norentzako
Bizipoza elkartea