Baretu psikoterapia-ren web-orria eta SEO, SEM posionamendua

Baretu psikoterapia Donostian kokaturiko zentroa da. Martxan zegoen web-orria bazuen ere, proiektuaren arduraduna gurekin jarri zen harremanetan, honen eduki zein itxura goitik behera aldatzeko interesa zuelako.

Burutu genuen lehen bileran, informazio guztia jaso eta bere beharrak entzun ondoren, etorkizunean kudeatzeko erraza izango zen komunikazio tresna bat nahi zuela ondorioztatu genuen. Hori dela eta, WordPress teknologia erabiltzea erabaki genuen, ezagutza handiak ez dituen edozein pertsonak arazorik gabe kudeatzeko gaitasuna izan dezake eta. Gainera, Baretu psikoterapia-ren arduradunari formazio saio bat eskaini genion WordPress tresna nola erabili ikas zezan, etorkizunean edozein aldaketa aurrera eramateko bere autonomia bermatzeko helburuz. Horretaz gain, gailu guztietara moldagarria izatea kontutan hartu genuen. Hau da, mugikor, tablet, ordenagailu… guztietan diseinu eta edukia egoki moldatzea. Hala ere, gehien errespetatu genuena bere marka irudia zen. Iraganean sorturiko logotipo txukun bat zuen garaturik, beraz proiektuak bazuen bere nortasuna ondo isladatzen zuen irudia. Hori dela eta, irudi hau web-orrian bertan txertatzeari garrantzia eman genion, berezkoak zituen ezaugarriak mantentzeko asmoz.

Behin web-orria bukatu ondoren, hau bilatzaileetan ondo kokatua egoteari eman genion garrantzia. Horretarako, lehenik eta behin, posizionamendu organikoa edota SEO delako posizionamendua landu genuen. Hau da, hitz gako batzuk integratuz, bilatzaileetan era natural batean ondo kokatua egoteko lanak egin genituen. Posizionamendu hau indartzeko eta bilatzaileetan emaitza hobeagoak lortzeko helburuz, SEO posizionamendua burutu genuen. Hasieran hilabeteko froga egitea erabaki zuen bezeroak, bertatik eratorritako emaitzen txosteneko ondorioak ikusi ondoren, denbora gehiagoz luzatzeko aukera zuelarik. Google AdWords baliabidea erabili genuen posizionamendu mota hau lantzeko eta garatzeko.

Proiektu polita eta interesgarria benetan Baretu psikoterapia, espero dugu emaitza gustoko izatea.

Baretu psikoterapiaren web-orriaren irudia

Baretu psikoterapiaren web-orriaren irudia

Baretu psikoterapiaren web-orriaren irudia

Baretu psikoterapiaren web-orriaren irudia

Zer landu dugu?
Norentzako

Baretu Psikoterapia