Asmoz Fundazioaren web-orriaren diseinu moldaketa

ASMOZ Fundazioa, 2002. urtean Eusko Ikaskuntzak sorturiko etengabeko prestakuntzarako zentro bat da. Fundazioaren xede nagusia, esparru digitalean irakaskuntza jarduerak aurrera eramatea da, euskal gizartea eta kultura sustatzeko beharrezkoak direnak. Gainera, kulturan, enpresa munduan eta hezkuntzan eragina izan nahi dutelarik.

Aurrera eramaten dituzten irakaskuntza jarduera guztiek, trebakuntza-ekintza edo “Dynamic e-learning” metodologia dute oinarri.

Internet bidez formazioak egiten dituztela jakinik, oso argi dute beraien web-orriaren itxura zaintzea ezinbestekoa dela beraien aurkezpen gutuna baita. Itxura alderdi horren ardura izanik, gure lantaldearekin harremanetan jarri ziren martxan zuten web-orriaren itxura moldatu eta web-orri dinamiko, erakargarri, erabilerraza eta ezberdindua lortzeko.

Horrez gain, ASMOZ Fundazioak bere esparru digitalean atal berri bat txertatu nahi zuela adierazi ziguten. Bertan, aurrera eramaten dituzten jardunaldi guztien informazioa bilduko zelarik.

Fundazioaren behar guztiak entzun eta jaso ondoren, diseinu alderdia lantzeari ekin genion. Web-orriaren barne kudeaketa aztertu, “Ekitaldiak” atal berria sortu eta bertan edukia sartu genuen. Bukatzeko, CSS estiloen moldaketa landu genuen, aurretik zeuden atalen gainean lan eginez eta “ekitaldiak” atal berria guztiz diseinatu genuen.

Hementxe duzue ASMOZ Fundazioaren web-orri berria, ondo aztertu eta gozatu ahal izateko:

 

asmoz1

asmoz2

asmoz3

asmoz4

Zer landu dugu?
Norentzako

Asmoz Fundazioa