Antzuola Eitten partaidetza prozesuaren komunikazio lanak

Dakizuen moduan, hainbat aldiz elkarlanean burutu ditugu proiektuak Aztiker Kooperatibak eta TaPuntuk.

Oraingoan, Antzuola 2018-2030 plan estrategikoa sortzeko aurrera eraman duten partaidetza prozesuaren berri emateko komunikazio lanak martxan jarri ditugu.

Goitik behera, prozesu komunikatibo oso bat garatzeko aukera izan dugula esan genezake. Partaidetza prozesu bat izanik, gainera, oso aberasgarria izan da talde eragilearen iritzia jaso eta denen artean behin betiko emaitza lortu ahal izatea.

Zehaztasunetan sartuz, ondoko komunikazio lanak garatu ditugu, hurrenez hurren:

  • Lehenik eta behin, prozesuari berari izen bat jartzeko helburuz, herritarren iritzia jaso nahi izan dugu. Lan horretan, partaidetza prozesuko talde eragileak lagundu digu, bertakoa den izen bat erabakitzea ezinbestekoa zela uste baikenuen. Hainbat proposamen landu eta findu ondoren, behin betiko izenarekin ematea lortu genuen batera: Antzuola Eitten.
  • Izen horretan oinarrituz, Antzuola Eitten marka sortu genuen bigarrenik.
  • Prozesuaren kontakizuna eta unean uneko informazioa talde eragile ezberdinei helarazi ahal izateko, ordea, antzuolaeitten.eus webgunea garatu genuen. Tresna digital honek, eduki estatikoaz gain, eduki dinamikoa ere barneratzen du. Atal ezberdinak elikatzea beharrezkoa izanik, Aztiker-eko arduradunak, prozesuaren dinamizatzaile gisa, webgunea kudeatzen ari dira prozesuan zehar, guk emandako formazioari esker.
  • Prozesuak aurrera egin ahala, herritarren iritzia jaso eta proposamenak lehenetsi ahal izateko eskuorriak diseinatu eta inprimatuko ditugu, azkenik.

Hementxe landutako marka irudiaren eta webgunearen hainbat argazki:

Antzuola Eitten marka irudia

Antzuola Eitten webgunea

Antzuola

Komunikazio lanak garatu ostean, gure eskerrik beroena Antzuola Eitten prozesua posible egin duzuen guztioi! Zorterik onena opa dizuegu!

Zer landu dugu?
Norentzako

Aztiker Kooperatiba