Alternaktiba azoka: euskarri grafikoak eta hedapena

Larunbat honetan, bigarren urtez ospatuko da Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen Alternaktiba azoka Hernanin. Eta bigarren urtez ere, komunikazio arloan lanean aritu gara gu azken asteetan zehar. Lehengo urtean marka irudia sortzeaz gain, kartel eta eskuorriak diseinatzeaz eta azoka laburbiltzeko bideoa grabatzeaz eta editatzeaz arduratu ginen (proiektuak atalean erakutsi genuen  egindako lana).

Aurten ordea, Bira produkzioak, jaioberria den enpresa, arduratu da bideo euskarriak osatzeaz eta gu, aldiz, diseinu grafikoaren arloaz eta sare sozialetan hedatzeaz arduratu gara. Horretarako, alde batetik azokaren kartel orokorra diseinatu dugu, lehengo urtean garaturiko marka irudia oinarri hartuz:

Alternaktiba azokako kartela

Hortaz gain, azokan parte hartuko duten hainbat pertsonaren hitzak oinarri hartuta, beste hainbat kartel diseinatu ditugu, Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen kontzeptua hobeto ulertu dadin eta azokan parte hartuko duten proiektu batzuk ezagutarazteko asmoz:

Alternaktiba azoka - Batura kartela

Alternaktiba azoka - Amher kartela

Azokan bertan banatuko diren eskuorriak diseinatu ditugu ere, programa guztia jasotzen dutenak:

Alternaktiba azokako eskuorria

Azkenik, eduki hauek sare sozialetan hedatzeaz ere arduratu gara.

Gu bagoaz #Alternaktiba azokara larunbatean. Eta zu, bazatoz?

Zer landu dugu?
Norentzako

Hernaniko udala