A&J ezkontza gonbidapena

Bikote batek ilusioz  prestatu izan ohi du bere ezkontza eguna. Dena den, egun handirako dena prest izan eta bikoteak nahi bezala eduki ahal izateko, badira aurrez egin beharreko hainbat lan.

Lan horien artean, ezkontza gonbidapenaren diseinua eta inprimaketa burutzeko beharra suertatu izan ohi da.

Merkatuak hainbat aukera eskaintzen ditu horretarako: alde batetik, txantiloi batean oinarrituriko ezkontza gonbidapen orokorrak topatzeko aukera genuke, gure izen eta ezkontza data pertsonalizatzeko aukera izanik soilik. Bestetik, neurrira egindako ezkontza gonbidapen bat egiteko aukera genuke ere. Horixe da, hain zuzen ere, Ainara eta Jonek, gurekin lan egitea erabaki duten azken bikoteak, aukeraturiko diseinu mota.

Horretarako, posta elektroniko bitartez gurekin harremanetan jarri ziren, beraien beharrak aztertu ondoren, lehen bilera egin genuelarik.

Hasierako bilera horretan, ezkotzaren inguruko tematika, bikotearen gustoko kolore, tipografi, ezkontza gonbidapen motak… ezagutzeko helburua genuen. Hasierako ideia horiei esker, ondoren diseinatu beharreko gonbidapenaren oinarria finkatu ahal izan genuen.

Hasieratik sumatu genuen bikotea nahiko irekia zegoela, beraz, beraiek esandakoa kontutan hartuz, lehen zirriborro batzuk garatzeari ekin genion.

Ezkontza gonbidapenaz gain, bikoteak ezkontzako beste euskarrietan erabili ahal izateko zigilu baten diseinua aurrera eraman genuen ere, pertsonalizazio maila altu bat lortuz.

Bai zigilu zein gonbidapenaren behin betiko diseinua adostu ondoren, inprimaketa lanak martxan jarri genituen. Horretarako, bikoteari paperaren inguruko aholkularitza eskaini genion, gure betiko kolaboratzaile diren Antza Komunikazio grafikoko profesionalei esker.

Hementxe uzten dizuegu bai zigilu zein ezkontza gonbidapenaren emaitza:

A&J ezkontza gonbidapena - invitación de boda

A&J ezkontza gonbidapena - invitación de boda

TaPuntuko lantalde guztiaren izenean, gozatu eguna eta pozik bizi, bikote!

Zer landu dugu?
Norentzako

A&J