Loidi erainkuntzak: web-orria

Sarrera honetan azaldu genizuen bezala, Loidi Eraikuntzak enpresaren lonen diseinua aurrera eraman genuen. Sarrera horretan bertan, enpresak bere irudia berritu eta erakargarriagoa egiteko ardura zutela aipatu genizuen ere. Horren harira, beraien web-orria zaharkitua geratu zela konturatu eta guregana jo zuten beraien web-orri berria hasieratik diseinatu eta garatzeko helburuz.

Beraz, martxan jarri eta lehenengo pausua, web-orriaren atalak definitzea izan zen. Enpresak eskaintzen dituen zerbitzu eta ezaugarri nagusienak zeintzuk diren pentsatu eta web-orriaren egituran hauek agertu behar zirela argi izan genuen. Garaturiko atal ezberdinen artean, berrikuntza gisa, bezeroekin komunikatu eta hauek edozein iruzkin egin ahal izateko, arlo pribatu bat sortu genuen. Horretaz gain, enpresaren azken berriak bilduko dituen blog bat gehitu genion web-orri berriari.

Behin proiektuaren egitura adostu ondoren, atal ezberdinetan barneratu nahieko edukiak txertatu genituen. Horretarako, enpresako arduradunek prestaturiko edukiak aztertu eta osatzen lagundu genien. Web-orri erakargarria eta erabiltzailearentzat erabilerraza lortzeko helburuz, diseinu alorra landu genuen. Egindako obren argazki erakargarriak zituztela ikusita, horiei indarra ematea erabaki genuen. Azken finean, interesgarriena aurrera eraman dituzten lanak eta beraien lan egiteko modua erakustea zela ondorioztatu genuen.

Zalantzarik gabe, gustora asko ibili gara web-orri honen garapenean!

Loidi Eraikuntzak enpresaren lantaldea hamarrekoa izanik, erronka handia izan da beraien neurriko web-orria diseinatu eta garatzea

loidi_weborria2

loidi_weborria3

loidi_weborria4

Zer landu dugu?
Norentzako

Loidi eraikuntzak