Loidi erainkuntzen lonen diseinua

Eraikuntza alorrean adituak diren profesional gazte batzuk osatzen dute Loidi Eraikuntzak. Obra berriak egiten zein zaharkituak geratu diren eraikuntzak birgaitzen adituak dira. Enpresa xume baina langilea oso, aspalditik beraien irudia hobetzeko ardura zuten. Guregana jo eta beraien egungo egoera azaldu ziguten, etorkizunean lortu nahieko irudia nolakoa izatea nahi zuten argi izanik. Irudi sinple baina aldi berean profesionala lortu nahi zuten, garbia eta  gogoratzeko erraza. Diseinu sektoreko beste enpresa batek buruturiko logotipo eta hainbat material helarazi zizkiguten, materiala aztertu eta gure proposamenak bidaltzeko asmoz. Dokumentazio guztia aztertu eta lehenik eta behin lonen diseinuari ekin genion, beraien obretan aurkezpen moduan erabiltzeko aproposak.

Hiru diseinu burutu genituen, tamaina ezberdinetakoak, obra zein eraikuntzaren ezaugarrien arabera erabiltzeko modukoak. Argazkian emaitza ikusgai duzue.

Oraingoz honaino, aurrerago Loidi enpresarentzat egindako lan gehiagoren berri izango duzue. Bitartean guk lanean jarraituko dugu gogotsu!

Loidi1

Zer landu dugu?
Norentzako

Loidi eraikuntzak