Sare sozial pribatiboetan zaude eta ez dakizu nola egin aldaketa? Fedibertsora salto egiteko lehen urratsak

IRAKASLEA

Mikel Olaiz Garmendia

  • Komunikazio estrategikoko eta harreman publikoetako profesionala
  • TaPuntuko komunikazio arloko arduraduna
  • Esperientziaduna askotariko erakunde eta mugimenduen komunikazio estrategia landu eta garatzen

Asko eta asko gara sare sozial komertzialek gure jendartean sortzen duten kaltearen kontzientzia hartu dugun enpresa, eragile eta erakundeak. Baina, nola utzi hauek alde batera gure komunitatearekin daukagun harremana eten gabe? Ikastaro honetan sare sozial «osasungarrietara» trantsizioa egiteko gakoak ezagutuko dituzu.

Ikasgai-zerrenda

  • Fedibertsoa vs. sare sozial komertzialak.
  • Fedibertsoko sare sozial nagusiak.
  • Entitatearen komunikazio estrategiaren egokitzapena.
  • Trantsizio pausatu bat egiteko urratsak.

Ikastaroaren datuak

Eguna:2025ko irailak 26 (ostirala)
Ordutegia:9:30-13:30
Orduak guztira:4
Lekua:Zubiaurrenea 6, Usurbil
Hizkuntza: Euskara
Prezioa:40 €

Eman izena ikastaroan

Eman izena ikastaroan beheko formularioa erabiliz. Izen-ematea baieztatzeko pausoen berri ematen duen posta elektroniko batekin erantzungo dizugu berehala.

Izena emateko azken eguna: 2026ko irailak 19 (larunbata)

    Bai Ikastaro hau oparitu nahi baduzu, hautatu lauki hau eta zurekin harremanetan jarriko gara opari bono bat helarazteko

    Idatzi honako segurtasun testua, mesedez:

    captcha

    Arduraduna: TaPuntu. Entitatearen izen ofiziala: TaPuntu kooperatiba elkarte txikia. IFZ: G75137216. Helbide postala: Zubiaurrenea, 6. 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Telefono zenbakia: 943046771. Posta elektronikoko helbidea: info@tapuntu.eus

    Zuk igorritako informazioa gure enpresaren izenean kudeatzen dugu, gure zerbitzua eskaini eta zurekin harremanetan jartzeko. Igorritako datu horiek, harreman komertzialak irauten duen bitartean mantenduko ditugu, edota lege betekizunak errespetatzeko beharrezkoak diren urteetan zehar.

    Datu pertsonal horiek ez zaizkie hirugarren batzuei helaraziko, beti ere legeak behartzen ez gaituen kasuetan izan ezik. Erabiltzaile aldetik, ondorengo eskubideak dituzu: TaPuntuk zein datu pertsonal kudeatzen dituen ezagutzea, datu horietara sarbidea izatea, datu horiek aldatzea, datu horiek ezabatuak izatea eta, azkenik, datu horiek berriro erabiliak izango ez direnaren bermea jasotzea.

    Hori dela eta, zure datu pertsonalak jasotzeko baimena eskatzen dizugu, zure oniritzia jaso nahi baitugu.

    Pribatutasun politika onartzen dut