Zibersegurtasuna: sarean segurtasunez lan egiteko gakoak

IRAKASLEA

Ainhoa Iribar

Ainhoa Iribar Lizeaga

  • Enpresa Zientzietan Diplomatua
  • Giza Baliabideetan eta Enpleguan espezializatua
  • “Gizarte bitartekaritza eta gatazka-konponketa” profesionaltasun ziurtagiria
  • Gaitasun pertsonalen inguruko gaien irakaslea

Zibersegurtasuna

Egungo testuinguruan telematikoki lan egiteko beharra suertatu zaigu askori. Dena den, horrek ekarri ditzakeen segurtasun arazoak ekiditeko oinarrizko kontzeptu eta eskura izan ditzakegun baliabide batzuk ezagutzea beharrezkoa bilakatu da. Ikastaro honetan sortu daitezkeen arriskuen inguruan eztabaidatu eta hauei aurre egiteko bitartekoak lortzeko bideak topatuko ditugu.

Ikasgai-zerrenda

  1. Zibersegurtasunaren inguruko oinarrizko kontzeptuak
  2. Sortu daitezkeen arriskuak
  3. Arrisku horiei aurre egiteko baliabideak

Ikastaroaren datuak

Eguna:2021ko ekainak 14 (astelehena)
Ordutegia:10:00
Orduak guztira:2
Lekua:Online
Hizkuntza: Euskara
Prezioa:30€

Online ikastaroak:

Online saioak Skype bidez egingo ditugu. Partaideen e-postak jaso, eta saio bakoitza hasi baino lehen, irakasleak e-posta horietara URL bat bidaliko die partaideei. URL horretan klik eginda Skype edo nabigatzailea irekiko da eta modu honetan ikastaroa jarraitu ahal izango da mugikor nahiz ordenagailutik.

Ez da Skype nahi eta nahi ez behar, nabigatzaile batetik jarraitu daiteke. Partaideek ez dute zertan kamara aktibatu behar ez badute nahi.

Saioa grabatuko da (irakasleak ematen dituen azalpenak) eta e-postaz bidali hau bukatzean. Modu honetan partaideren batek konexio arazorik badu, saioa bukatzean osorik ikusi ahal izango du arazorik gabe. Era berean, ikastaroan erabilitako dokumentazioa bidaliko da.

Eman izena ikastaroan

Epez kanpo. Ikastaro honetan interesa izanez gero, idatziguzu formazioa@tapuntu.eus helbidera eta zure beharra asetzen saiatuko gara.