StopMotion: Ikasi argazkien bidez bideo bat osatzen!

IRAKASLEA

Arkaitz Sukuntza Alkorta

  • Teknologia berrien irakaslea 2008tik
  • Web 2.0 eta sare sozialetan berezitua
  • Marketin digitalean aritua
  • Sarean.eus atari teknologikoan kolaboratzailea

StopMotion

Normalean bizitza ez duen objektu edo elementu bati bizitza ematea da StopMotion teknikaren helburua. Bideo bat lortuko duzu argazki askorekin. Ikastaro honetan, mugikorra erabilita StopMotion bat egiten ikasiko duzu.

Ikasgai-zerrenda

  1. StopMotion bat egiteko pausoak.
  2. SotopMotion Studio aplikazioa.
  3. Musika eta testua gehitu bideoari.

Ikastaroaren datuak

Eguna:2021ko ekainak 18 (ostirala)
Ordutegia:10:00
Orduak guztira:2
Lekua:Online
Hizkuntza: Euskara
Prezioa:30€

Online ikastaroak:

Online saioak Skype bidez egingo ditugu. Partaideen e-postak jaso, eta saio bakoitza hasi baino lehen, irakasleak e-posta horietara URL bat bidaliko die partaideei. URL horretan klik eginda Skype edo nabigatzailea irekiko da eta modu honetan ikastaroa jarraitu ahal izango da mugikor nahiz ordenagailutik.

Ez da Skype nahi eta nahi ez behar, nabigatzaile batetik jarraitu daiteke. Partaideek ez dute zertan kamara aktibatu behar ez badute nahi.

Saioa grabatuko da (irakasleak ematen dituen azalpenak) eta e-postaz bidali hau bukatzean. Modu honetan partaideren batek konexio arazorik badu, saioa bukatzean osorik ikusi ahal izango du arazorik gabe. Era berean, ikastaroan erabilitako dokumentazioa bidaliko da.

Eman izena ikastaroan

Epez kanpo. Ikastaro honetan interesa izanez gero, idatziguzu formazioa@tapuntu.eus helbidera eta zure beharra asetzen saiatuko gara.