Online ikastaro egokiak aukeratzeko gakoak eta plataformak

IRAKASLEA

Ainhoa Iribar

Ainhoa Iribar Lizeaga

  • Enpresa Zientzietan Diplomatua
  • Giza Baliabideetan eta Enpleguan espezializatua
  • “Gizarte bitartekaritza eta gatazka-konponketa” profesionaltasun ziurtagiria
  • Gaitasun pertsonalen inguruko gaien irakaslea

Online ikastaro egokiak aukeratu

Online ikastaro bat aukeratu baino lehen, hainbat irizpide kontutan izatea garrantzitsua izango da ikastaroak gure beharrak eta espektatibak guztiz bete ahal izateko. Ikastaro honetan zehar, irizpide horiek zeintzuk diren ezagutu eta online ikastaroak aurrera eramateko plataforma interesgarriak eta bakoitzaren ezaugarri nagusiak zeintzuk diren ezagutu ahal izango dituzu.

Ikasgai-zerrenda

  • Online eta urrutiako ikastaroen arteko ezberdintasuna
  • Online eta urrutiako ikastaroen abantailak eta desabantailak
  • Ikastaroak egoki aukeratzeko aholkuak
  • Online ikastaroak aurrera eramateko plataforma gomendagarriak

Ikastaroaren datuak

Eguna:2020ko urriak 12 (astelehena)
Ordutegia:15:00
Orduak guztira:2
Lekua:Online
Hizkuntza: Euskara
Prezioa:30€

Online ikastaroak:

Online saioak Skype bidez egingo ditugu. Partaideen e-postak jaso, eta saio bakoitza hasi baino lehen, irakasleak e-posta horietara URL bat bidaliko die partaideei. URL horretan klik eginda Skype edo nabigatzailea irekiko da eta modu honetan ikastaroa jarraitu ahal izango da mugikor nahiz ordenagailutik.

Ez da Skype nahi eta nahi ez behar, nabigatzaile batetik jarraitu daiteke. Partaideek ez dute zertan kamara aktibatu behar ez badute nahi.

Saioa grabatuko da (irakasleak ematen dituen azalpenak) eta e-postaz bidali hau bukatzean. Modu honetan partaideren batek konexio arazorik badu, saioa bukatzean osorik ikusi ahal izango du arazorik gabe. Era berean, ikastaroan erabilitako dokumentazioa bidaliko da.

Eman izena ikastaroan

Epez kanpo. Ikastaro honetan interesa izanez gero, idatziguzu formazioa@tapuntu.eus helbidera eta zure beharra asetzen saiatuko gara.