InShot: Bideoak sortu eta editatu mugikorrarekin

IRAKASLEA

Arkaitz Sukuntza Alkorta

  • Teknologia berrien irakaslea 2008tik
  • Web 2.0 eta sare sozialetan berezitua
  • Marketin digitalean aritua
  • Sarean.eus atari teknologikoan kolaboratzailea

InShot ikastaroa

Bai eremu pertsonalean zein profesionalean zure mugikorrarekin bideoak egitea aukera ezin hobea da. Hori lortzeko, InShot aplikazioa, merkatuan dagoen doako App bikaina da. Aplikazio hau menperatzen erakutsiko dizugu, eta modu honetan, zure mugikorretik bideo-edizioak sortzeko aukera eskaini.

Ikasgai-zerrenda

  • InShot aplikazioaren baliabideak
  • Klipak moztu eta elkartu
  • Testuak, aspitituluak eta irudiak
  • Musika eta efektuak

Ikastaroaren datuak

Eguna:2020ko apirilak 22 (asteazkena)
Ordutegia:9:00
Orduak guztira:2
Lekua:Online
Hizkuntza: Euskara
Prezioa:30€

Online ikastaroak:

Online saioak Skype bidez egingo ditugu. Partaideen e-postak jaso, eta saio bakoitza hasi baino 30 minutu lehenago, irakasleak e-posta horietara URL bat bidaliko die partaideei. URL horretan klik eginda Skype edo nabigatzailea irekiko da eta modu honetan ikastaroa jarraitu ahal izango da mugikor nahiz ordenagailutik.

Ez da Skype nahi eta nahi ez behar, nabigatzaile batetik jarraitu daiteke. Partaideek ez dute zertan kamara aktibatu behar ez badute nahi.

Saioa grabatuko da (irakasleak ematen dituen azalpenak) eta e-postaz bidali hau bukatzean. Modu honetan partaideren batek konexio arazorik badu, saioa bukatzean osorik ikusi ahal izango du arazorik gabe.

Eman izena ikastaroan

Epez kanpo. Ikastaro honetan interesa izanez gero, idatziguzu formazioa@tapuntu.eus helbidera eta zure beharra asetzen saiatuko gara.