Ideien zaparrada egiteko Brainstorming aukera ezberdinak

IRAKASLEA

Ainhoa Iribar

Ainhoa Iribar Lizeaga

  • Enpresa Zientzietan Diplomatua
  • Giza Baliabideetan eta Enpleguan espezializatua
  • “Gizarte bitartekaritza eta gatazka-konponketa” profesionaltasun ziurtagiria
  • Gaitasun pertsonalen inguruko gaien irakaslea

Brainstorming online ikastaroa

Brainstorming gisa ezaguna den ideien zaparrada egitea oso lagungarria izan daiteke sormena landu behar den prozesu edo proiektuetan. Baina nondik hasi? Ikastaro honi esker, kontutan hartu beharreko irizpideak eta ideien zaparrada egiteko aukera ezberdinak ikasi ahal izango dituzu.

Ikasgai-zerrenda

  • Definizio eta oinarrizko kontzeptuak
  • Ideia zaparrada bat lantzearen abantailak
  • Ideia zaparrada saio eraginkor bat aurrera eramateko pausuak
  • Pausu ezberdinetan erabili ditzakegun teknika ezberdinak

Ikastaroaren datuak

Eguna:2020ko apirilak 23 (osteguna)
Ordutegia:11:30
Orduak guztira:2
Lekua:Online
Hizkuntza: Euskara
Prezioa:30€

Online ikastaroak:

Online saioak Skype bidez egingo ditugu. Partaideen e-postak jaso, eta saio bakoitza hasi baino 30 minutu lehenago, irakasleak e-posta horietara URL bat bidaliko die partaideei. URL horretan klik eginda Skype edo nabigatzailea irekiko da eta modu honetan ikastaroa jarraitu ahal izango da mugikor nahiz ordenagailutik.

Ez da Skype nahi eta nahi ez behar, nabigatzaile batetik jarraitu daiteke. Partaideek ez dute zertan kamara aktibatu behar ez badute nahi.

Saioa grabatuko da (irakasleak ematen dituen azalpenak) eta e-postaz bidali hau bukatzean. Modu honetan partaideren batek konexio arazorik badu, saioa bukatzean osorik ikusi ahal izango du arazorik gabe.

Eman izena ikastaroan

Epez kanpo. Ikastaro honetan interesa izanez gero, idatziguzu formazioa@tapuntu.eus helbidera eta zure beharra asetzen saiatuko gara.