Hootsuite: kudeatu zure sare sozialak tresna bakarretik

IRAKASLEA

Arkaitz Sukuntza Alkorta

  • Teknologia berrien irakaslea 2008tik
  • Web 2.0 eta sare sozialetan berezitua
  • Marketin digitalean aritua
  • Sarean.eus atari teknologikoan kolaboratzailea

Hootsuite

Hainbat sare sozialetako kontuak elkarrekin kudeatzeko beharra baduzu, Hootsuite tresnarekin erraz egin ahal izango duzu. Argitalpenak programatzeaz gain, kudeaketa panel oso bat izan ahalko duzu, sare sozialen jarraipen eraginkor bat eginez.

Ikasgai-zerrenda

  1. HootSuite: tresnak eskaintzen dituen aukera ezberdinen inguruko azalpen teknikoa.
  2. HootSuite: Konfigurazioa.
  3. HootSuite: Argitalpenak eta programazioak.
  4. Kasu praktikoak.

Ikastaroaren datuak

Eguna:2021ko apirilak 14 (asteazkena)
Ordutegia:10:00
Orduak guztira:2
Lekua:Online
Hizkuntza: Euskara
Prezioa:30€

Online ikastaroak:

Online saioak Skype bidez egingo ditugu. Partaideen e-postak jaso, eta saio bakoitza hasi baino lehen, irakasleak e-posta horietara URL bat bidaliko die partaideei. URL horretan klik eginda Skype edo nabigatzailea irekiko da eta modu honetan ikastaroa jarraitu ahal izango da mugikor nahiz ordenagailutik.

Ez da Skype nahi eta nahi ez behar, nabigatzaile batetik jarraitu daiteke. Partaideek ez dute zertan kamara aktibatu behar ez badute nahi.

Saioa grabatuko da (irakasleak ematen dituen azalpenak) eta e-postaz bidali hau bukatzean. Modu honetan partaideren batek konexio arazorik badu, saioa bukatzean osorik ikusi ahal izango du arazorik gabe. Era berean, ikastaroan erabilitako dokumentazioa bidaliko da.

Eman izena ikastaroan

Epez kanpo. Ikastaro honetan interesa izanez gero, idatziguzu formazioa@tapuntu.eus helbidera eta zure beharra asetzen saiatuko gara.