CVaz gain, lan hautagaitza prozesu bat gainditzeko aholkuak

IRAKASLEA

Ainhoa Iribar Lizeaga

  • Enpresa Zientzietan Diplomatua
  • Giza Baliabideetan eta Enpleguan espezializatua
  • “Gizarte bitartekaritza eta gatazka-konponketa” profesionaltasun ziurtagiria
  • Gaitasun pertsonalen inguruko gaien irakaslea

Lan hautagaitzak gainditzeko prozesuak

Lan bilaketa helburu gisa finkatu eta CVa lantzeaz gain, lan hautagaitza prozesu batek izan ohi duen atal ezberdinak ezagutu eta hauek kontrolpean izatea komenigarria da. Ikastaro honetan zehar atal horiek aztertu eta fase bakoitza gainditzeko aholkuak eskainiko ditugu.

Ikasgai-zerrenda

  • Lan elkarrizketa motak
  • Lan elkarrizketa aurretiazko prestaketa
  • Lan elkarrizketan zehar kontutan eduki beharrezko irizpideak
  • Ekidin beharreko akatsak

Ikastaroaren datuak

Eguna:2020ko urriak 12 (astelehena)
Ordutegia:10:00
Orduak guztira:2
Lekua:Online
Hizkuntza: Euskara
Prezioa:30€

Online ikastaroak:

Online saioak Skype bidez egingo ditugu. Partaideen e-postak jaso, eta saio bakoitza hasi baino lehen, irakasleak e-posta horietara URL bat bidaliko die partaideei. URL horretan klik eginda Skype edo nabigatzailea irekiko da eta modu honetan ikastaroa jarraitu ahal izango da mugikor nahiz ordenagailutik.

Ez da Skype nahi eta nahi ez behar, nabigatzaile batetik jarraitu daiteke. Partaideek ez dute zertan kamara aktibatu behar ez badute nahi.

Saioa grabatuko da (irakasleak ematen dituen azalpenak) eta e-postaz bidali hau bukatzean. Modu honetan partaideren batek konexio arazorik badu, saioa bukatzean osorik ikusi ahal izango du arazorik gabe. Era berean, ikastaroan erabilitako dokumentazioa bidaliko da.

Eman izena ikastaroan

Epez kanpo. Ikastaro honetan interesa izanez gero, idatziguzu formazioa@tapuntu.eus helbidera eta zure beharra asetzen saiatuko gara.