Akta eraginkorrak egiteko baliabideak eta gakoak

IRAKASLEA

Ainhoa Iribar

Ainhoa Iribar Lizeaga

  • Enpresa Zientzietan Diplomatua
  • Giza Baliabideetan eta Enpleguan espezializatua
  • “Gizarte bitartekaritza eta gatazka-konponketa” profesionaltasun ziurtagiria
  • Gaitasun pertsonalen inguruko gaien irakaslea

Aktak

Bai bilera presentzial zein online bileretan akta eraginkorrak egiteak berebiziko garrantzia izango du bileraren helburua lortu ahal izateko. Bileran erabakiak hartu eta horietatik eratorritako zereginak eraginkortasunez kudeatzeko aukera emango liguke akta egoki batek. Hori posible egiteko, oinarrizko aholku eta baliabideak ezagutzeko tartea izango dugu ikastaro honetan zehar.

Ikasgai-zerrenda

  1. Akta eraginkorrak egituratzeko oinarrizko gakoak
  2. Aktak sortzeko doako kudeaketa tresnak

Ikastaroaren datuak

Eguna:2021ko ekainak 16 (asteazkena)
Ordutegia:10:00
Orduak guztira:2
Lekua:Online
Hizkuntza: Euskara
Prezioa:30€

Online ikastaroak:

Online saioak Skype bidez egingo ditugu. Partaideen e-postak jaso, eta saio bakoitza hasi baino lehen, irakasleak e-posta horietara URL bat bidaliko die partaideei. URL horretan klik eginda Skype edo nabigatzailea irekiko da eta modu honetan ikastaroa jarraitu ahal izango da mugikor nahiz ordenagailutik.

Ez da Skype nahi eta nahi ez behar, nabigatzaile batetik jarraitu daiteke. Partaideek ez dute zertan kamara aktibatu behar ez badute nahi.

Saioa grabatuko da (irakasleak ematen dituen azalpenak) eta e-postaz bidali hau bukatzean. Modu honetan partaideren batek konexio arazorik badu, saioa bukatzean osorik ikusi ahal izango du arazorik gabe. Era berean, ikastaroan erabilitako dokumentazioa bidaliko da.

Eman izena ikastaroan

Epez kanpo. Ikastaro honetan interesa izanez gero, idatziguzu formazioa@tapuntu.eus helbidera eta zure beharra asetzen saiatuko gara.