2025/04/29

Belaunaldi bakoitzak bere modua aurkitu du baliabide bisualak eguneroko komunikazioan integratzeko. Momentuko komunikazioa errazagoa, emozionalagoa eta eraginkorragoa bihurtzeko helburuarekin, hizkuntza grafiko bat erabili izan da urteetan zehar komunikazio tresna askotan.

Komunikazioan belaunaldika informazioa jasotzeko eta helarazteko kanalak aztertzen diren bezala, gaurkoan, komunikazio digitaleko eguneroko tresnetan testuari gehitzen diogun eduki bisuala aztertu nahi dugu. Eta, are gehiago, belaunaldiz belaunaldi hizkuntza grafikoak izan duen bilakaeraren inguruan hausnartu.

Baby boomerrak (1946-1964)

Hizkuntza grafikoarekin lehen interakzioa teklatuz sortzen ditugun emotikono arrunt eta aurpegitxoekin sortu zen. Badakizu zertaz ari garen? Seguru baietz ; )

40. eta 60. hamarkaden artean jaiotako belaunaldiak eduki honetarako joera izan zuen. Gerora, teklatuz sortzen genituen aurpegi horiek gaur egun ezagutzen ditugun emotikonoetan bilakatu dira. Are gehiago, gaur egun horrelako teklatu konbinazioak egitean, askotan, tresnak berak bihurtzen ditu emotikono.

X belaunaldia (1965-1980)

Belaunaldi honek telebista eta bideojokoak izan zituen oinarri. Internet jendartera gerturatu zen eta MySpace bezalako plataformak eta online foroak joeran zeuden. Garai horretan, eguneroko komunikazioan gif animatuak erabiltzen hasi ziren.

Gaur egungo hainbat tresnatan integratuta ditugu gif bilatzaileak, gure emozioa edota adierazi nahi dugun hori bisualki hobeto adierazteko.

Y belaunaldia / Millenialak (1981-2000)

90. hamarkadan emotikoen iraultza izan zen. Belaunaldi honetan jaiotakoek emotikonoak erabili izan dituzte askotan mezuak osatzeko xedearekin. Testuari emozioak sartu eta testua laburtzeko ere erabiltzen dira.

Komunikazio formalerako emotikonoak ere sortu ziren, hala nola: 📲✅📣🌎

Z belaunaldia (2001-2016)

Belaunaldi hau ingurune digitalean murgilduta jaio da. Eduki bisuala izan dute oinarri eta informazio saturazioa bizi dute momentu oro.

Stickerrek eta meme edukiek sormena eta pertsonalizazioa eskaintzen diote eguneroko komunikazioari. Testuak lortzeko zaila duen tonoa eta emozioa transmititzeko eraginkorrak izan daitezke.

Eta zuk, zein hizkuntza grafiko erabiltzen duzu gehiago?

Argazkia: itchaznong