Ziklo baten amaiera eta berri baten hasiera erakusten duen hamargarren urteurrena pasa berri dugu TaPuntun. Eta ederki ospatu dugu!
Konturatzerako, begi kliska batean, hamar urte igaro zaizkigu. Eta harrotasunez esan genezake hamarrak gureak direla, ondo irabaziak, eta hala sentitzen gara, hamardun!
Hamar urteko bidezidor zein etorbide zabaletan topatu ditugu hamarnaka lagun, ezagun eta bidelagun. Abiatutako bideari itzuli osoa ematean hor egon zara zu, eta bai, sentizen gara zortedun; horrela jarrai dezagun!
Komunikazioa inguruarekin harremantzeko aukera ireki bat bezala ulertzen dugu, komunitatearen parte izan eta modu kooperatiboan eragiteko. Horregatik, hamar urte igaro diren honetan, baliodun komunikazioa egin nahi dugula berresten dugu; komunikazio estrategikoan, interkooperazioan eta formazioan.
Iparrizar honen bulkadaz, hamaika bide urra ditzagun!