tapuntu
  • eus
  • cas
  • Kooperatiba
  • Zuretzat
    • Komunikazioa
    • Web garapena
    • Diseinu grafikoa
    • Ikus-entzunezkoak
  • Formazioa
  • Martxan
  • Big Bang gunea
  • Laguntzarik behar?


08:00-16:00 (Ostirala: 08:00-15:00)

 
943 046 771 / 843 740 287


info@tapuntu.eus


Zubiaurrenea, 6
20.170 Usurbil (Gipuzkoa)

  • eus
  • cas
TaPuntu

Datuen Babeserako Legea (DBLO) betetzearen garrantzia

Ainhoa Iribar Lizeaga

2015/09/16

Martxan honen gaiak:

Bestelakoak

Orokorki esan genezake Izaera Pertsonaleko Abenduak 13ko, Datuak Babesteko 15/1999 Lege Organikoari (aurrerantzean DBLO) buruz hitz egiten digutenean, urduri jarri eta etengabeko zalantzak sortzen zaizkigula zerbait gaizki egiten ari garela sentiaraziz, gainera. Baina gustoko izan ala ez, Lege Organikoa izanik, bete beharreko araua da zalantzarik gabe.

Gure lantaldeak etengabean proiektu digitalak garatzen dituenez, oso argi dugu DBLOak garrantzi berezia hartzen duela mota honetako proiektuetan. Hori dela eta, badira pare bat aste gaiari aurrez aurre begiratzea erabaki genuela eta, bezero bati esker, ikastaro batekin eman genuen.

Zuhurtasunez jokatzeko beharrean sentitzen gara, aurretik gaiaren inguruko ezagutza maila txikia edo guretzat ia zeroren parekoa zela argi utzi nahi dugularik. DBLOri buruz zerbait bagenekien, baina gehiegi sakondu gabe, gogo gutxiz entzunda gainera. Ikastaroa jaso baino lehen, honen inguruko ideia bat egin genuen, hizkera ulertezina jasan eta buruko minarekin bukatuko genuela imajinatuz.

Baina zein izan zen gure harridura, ikastarora iritsi eta zuzenbidearekin zerikusirik ez zuen pertsona batekin topo egin eta hasierako momentutik argi utzi zigula ikastaroaren helburua, gure negozioak DBLOa betetzea bermatzea zela, horretarako kontutan hartu beharreko jarraibideak emango zizkigularik.

Asko eskertu genuen guztiz ulergarria zen hizkuntza bat erabili izana eta legearen edukia laburbiltzeko erakutsi zuen gaitasuna, legea betearazteko jakin behar genituen atalak azpimarratuz.

Legea betetzeko jakin beharreko eduki teorikoa azaldu ondoren, metodologia praktiko batekin egin zuen aurrera. Datu pertsonalak bidali ahal dizkiguten pertsonen eskubideen inguruan, izan ditzakegun fitxategi mota ezberdinei buruz eta izan ditzakegun datuen inguruko konplexutasun mailaren inguruan hitz egin zigun. Bukatzeko, Datuen Babeserako Agentzia Espainiarra aipatu eta agentzia honen aurrean ditugun betebehar eta eskubideak helarazi zizkigun. Gainera, agentzia honen web-orriaz baliatuz, beharrezkoa den kasuetan, agentziari bidali beharreko fitxategiak bidaltzeko aurrera eraman beharreko prozesu autonomo eta sinplea azaldu zigun.

Dudarik gabe, probetxu asko atera genion formazioari, iraupen gutxiko saioa baina eduki interesgarri ugariz beteta zegoen eta, egoki laburbilduta gainera. Ostiral arratsaldea izanda, ikastarora gerturatu ginenok asko eskertu genuen metodologia hau, astebururako gogoak nabari ziren eta.

Beraz, badakizu, erakunde gisa gaiarekin arduratuta bazaude eta DBLO-a etxekolan gisa duzula konturatu bazara, ez galdu denbora gehiago eta lege honen inguruko informazioa bilatzeari ekin. Har ezazu denbora tartetxo bat, dokumentu batzuk txukun jarri eta aholku sinple batzuk jarraitu. Lan handiegia ez dela bermatzen dizugu, horri esker lege organikoa betetzen duzunaren lasaitasuna opari izango duzularik. Guk ikasi eta praktikan jarritako aholkuak azaltzea behar izanez gero, ordea, ez izan zalantzarik TaPuntuko kideekin harremanetan jartzeko, laguntza eskaintzeko prest izango gaituzue eta!

Plazerra izan da DBLO-arekin pakeak egin izana!

Agian hauek ere gustatuko zaizkizu:
  • nagoregarciasanz.com web-orrian elkarrizketatu gaituzte

Hitz egin dezagun


08:00-16:00


info@tapuntu.eus

 
(+34) 943 046 771
(+34) 843 740 287


Zubiaurrenea 6
20.170 Usurbil (Gipuzkoa).



 

Gure unibertsoan

Lege-testuak
Webgune honetan cookieak erabiltzen ditugu erabiltzaile esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak, cookie eta pribatasun politiken onarpena dakar. Onartu
Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities...
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT

Jakinarazpenak