Blogs

Zuen ezkontzarako web-orri bat diseinatuko zenukete?

Zuen ezkontzarako web-orri bat diseinatuko zenukete?

Ezkontza bat ospatzea erabaki duten bikoteen artean geroz eta ohikoagoa da beraien ezkontzarako web-orri bat diseinatzearen erabakia.

Baina, zertarako ote?

Hasiera batean ezkontzaren inguruko informazio guztia jasotzeko pentsatua dago, gonbidatuekin komunikatzeko eta bikotearen zenbait kudeaketa lan errazteko. Horrez gain, web-orria ezabatu baino lehen, honen kopia bat egin daiteke, bikoteak etorkizunean ezkontzaren inguruko oroigarri oso bat izan dezan.

Bestetik, betiko gonbidapen tradizionalaren ordez sortu daitekeen alternatiba bezala ikusten dute zenbait pertsonak. Gonbidapenekin alderatuz, edukiak aldatzeko aukera eskainiz eta bidaltzeko eta diseinatzeko errazagoa izanik.

Beste batzuen artean, hauek dira ezkontza web-orrietan gehien ageri diren atalak:
  • Bikotearen  historia (ezagutu ziren modua, bizipenak, ezkontzeko erabakiaren arrazoiak…)
  • Argazkiak: ezkontza aurrekoak zein ezkontza egun bertakoak
  • Ezkontzaren inguruko informazio orokorra (kokalekua, ordua, garraioa…)
  • Bertaratze baieztapena (bertan, gonbidatuari ezkontzara doan ala ez zehazteko aukera eskaini ohi zaio, bakarrik doan ala ez eta janari aldetik alergiaren bat ote duen zehazteko aukera luke gonbidatuak…)
  • Janzkera aukerak
  • Ezkontza zerrenda edo bikoteari opariren bat egiteko aukera
Garestia al da?

Kostuari dagokionez, garatu nahi den web-orriaren ezaugarri eta diseinuaren arabera, asko alda daiteke baina zerbait sinplea izatekotan, ez da beharrezkoa sekulako inbertsio ekonomikoa egitea. Gaur egun, interneti esker, txantiloiak eskaintzen dituzten web-orri ugari topa ditzakegu, erraz moldagarriak izanik eta gure beharretara egokitzeko aukera eskaintzen dutenak.

Ez dira ezagutza tekniko ugari behar!

Kasu gehienetan bikoteak berak garatzen duen tresna dugu, zerbait sinplea sortzeko denbora nahikoa dutenean behintzat. Aldiz, neurrira egindako web-orri bat garatu nahi izanez gero, arlo horretan lan egiten duten profesionalekin harremanetan jartzea izango litzateke gomendagarriena.

Behin aukera hau ezagututa, interesgarria dela uste duzue ala kontrako iritzia duzue?

¡Gure lantaldean zalantzak ditugu gai honen inguruan. Hori dela eta, gure sare sozialetan zuen iritzia uzterik bazenute, eskertuko genuke, behingoz gaiaren inguruan bulegoan gehiago ez hitz egiteko. Mila esker aldez aurretik!

Partekatu: