Blogs

Zein da irratiaren oraina eta etorkizuna?

Zein da irratiaren oraina eta etorkizuna?

Irratia, irrati-uhinen teknologia baliatzen duen haririk gabeko hedabidea da, publiko zabal bati zuzendua eta norabide bakarrekoa. 1940. urteko hamarkadan iritsi zen Euskal Herrira, eta orain arteko bidean aldaketa dexente igaro ditu. Azken finean, beste hainbat hedabide eta baliabide izan ditu lehiakide, baina dena den, hor darrai, sendo aurrera.

Baina, zein da irratiaren oraina?

Gaur egun, internetek duen garrantzia ikusirik, irrati kateek bi baliabide izaten dituzte buruan:

  1. Sare Sozialak

    • Irratiaren jarraitzaileak sare sozialetan daude, eta hauek mantentzeko eta edukira erakartzeko erabil daitezke. Adibidez, zuzenekoak (streaming) egin daitezke entzuleak noizean behin ere ikusi ahal izateko eta nolabait irratia piztera erakartzeko. Zuzenekoak egiteko garaian hainbat tresna daude gaur egun sarean.
    • Emisioa baino lehen elkarrizketa edo saioak izango duen edukia iragartzeko erabili ahal izango ditugu sare sozialak. Modu honetan, entzuleak, sareetan irakurri duelako jakingo du noiz jarri beharko duen irratia, elkarrizketa edo gai interesgarria izango duelako bertan.
    • Entzuleen iritziak jasotzeko bidea ere izaten da. Gaur egun, geroz eta gehiago WhatsApp zerbitzua eskaintzen zaie irratsaiotik entzuleei. Bertatik, testu bidez eta audioz ere, euren iritzia edo galdera bati erantzuna eman ahal izango diote. Modu honetan, saioaren parte sentitzen dira.
  2. Podcastak

    • Emisioa bukatzerakoan, edukia sarean igo daiteke eta modu honetan entzuleak saioa galdu badu, aukera izango du entzuteko.
    • Entzule berriak lortzeko aukera ere bada. Agian, zuzenean entzun ez duen saioa podcast bidez entzuten hasi eta gero, zuzenekoetara pasako da entzulea, jasoko duena oso interesgarria izango dela aurrez badakielako.
    • Audioa beste erabiltzaile batzuekin partekatu ahal izango da, hedapena sustatuz.

Eta, zein da etorkizuna?

Berrikuntza dexente egon dira hedabideen artean, eta komunikazioa ere asko aldatu da. Erronka atzean ez geratzea da, munduan ikus-entzunezkoen iraultza gertatzen ari den momentuan. Irratia ere noizbehinka ikusteko aukera izan beharko genuke eta irratiek sareen munduan murgidulta jarraitu beharko lukete. Baina etorkizuna ez dago idatzita, denbora da eta poligrafo bakarra…

 

Partekatu: