Kooperatzen programan gure esperientzia eskainiz

Behin baino gehiagotan aipatu izan dugu aurreko urtean “Kooperatzen” programan parte hartzeko aukera izan genuela. Ekonomia Sozial Eraldatzailea oinarri duen programa honi esker, gure proiektua osatu eta hobetzeko parada izan genuen. Beste proiektu edo ideia batzuk zituzten pertsonekin batera, formazio saio orokorrak zein partikularrak jaso genituen, proiektu bat martxan jartzeko behar diren ezagutzak eta abileziak jorratzeko helburuz.

Konturatu orduko, bigarren edizioa martxan da dagoeneko eta berrikuntzekin gainera. Aurreko urteko esperientzian oinarrituz, aurten “Kooperatzen” programa bitan zatitu eta “Eraldatzen” programarekin osatzea erabaki dute proiektu arduradunek. Lehenengoak, proiektu edo ideia bat duen pertsona edo lantaldeari laguntza eskaintzea bilatzen duen bitartean, bigarrenak, inguruan zerbait eraldatzeko intentzioa duen edonori babesa ematea du xede.
[one_half]Kooperatzen[/one_half][one_half_last]Aipaturiko berrikuntza nagusiaz gain, bigarren edizio honek aurreko urteko partaideen testigantzak jaso nahi izan ditu, ikasleentzako lagungarriak izan daitezkeela pentsatuz. Hori dela eta, proiektuaren arduradunak TaPuntuko lantaldearekin harremanetan jarri eta bi formazio saio eskaintzea hitzartu genuen.

Lehenengo saioan, proiektu baten nortasuna sarean egoki isladatzeko gakoak eskaini genituen. Lau ardartz nagusiren inguruan aritu ginen (web-orria, sare sozialak, integrazioa eta komunitatea), partaideei oinarrizko ezagutzak azalduz eta aholkuak eskainiz.

Bigarren saioan, aldiz, gure lantaldea herrigintza mugimendu zein elkartegintzan aktiboki ibilitakoa denez, elkarte baten eta enpresa proiektu baten arteko antzekotasun eta aldeak azaltzeko aukera izan genuen, betiere gure esperientzian oinarrituz.[/one_half_last]

Bai saio batean zein bestean, arlo teorikoa dinamika txikiekin uztartzea erabaki genuen, ikasleen partehartzea eta inplikazioa bilatzeko helburuz.

Zalantzarik gabe, ilusio handiz prestatu eta eskainitako formazio saio bereziak!

Zorte on hemendik aurrerako bidean, lagunak!
Zer landu dugu?
Norentzako

Kooperatzen programa