Blogs

Face ID; aurpegi-errekonozimendu sistema berria

Face ID; aurpegi-errekonozimendu sistema berria

Urteetan zehar, bide ezberdinak probatu dira, errekonozimendu sistema batek, gu garela ziurtatu ahal izateko, azkena, hatz-markaren sistema. Duela gutxi ordea, Apple konpainiak bere iPhone X berriak izango duen aurpegia eskaneatzeko sistema berria aurkeztu du: hain zuzen ere, Face ID-a.

Nola funtzionatzen du?

Teknologia honek, gu garela egiaztatzeko, ez du soilik gure aurpegia grabatuko. Horrela balitz, argazki bat kamaren aurrean jartzearekin nahiko izango litzateke, baina kasu horretan, ez gintuzke bereiziko betaurrekoak edo txano bat jantziz gero…

Face ID-ak, software berezi bat du, eta soilik iPhone X-ek izango duen sistema da. Kamara berriaren izena TrueDepth da, baina kamara soil bat baino, hainbat kamararen, proiektore eta laser baten batura da.

Face ID sistemak puntuen proiektore bat erabiltzen du, 7 Megapixeleko kamara, mikrofonoa, bozgorailua, kaleko eta barneko argia bereizteko sistema, gertutasun sentsorea eta izpi infragorrien kamara bat.

Face ID erabiliko genukeen lehen aldian, 3D eskaneo bat egingo liguke, sistemak kamarara begiratzea eta aurpegia aldeetara mugitzea eskatuko ligukeelarik. Une horretan, 300.000 puntu ikustezinez gure aurpegia eskaneatuta geratuko litzateke. Eskaneo horretan aurpegiaren dimentsioak erregistratuko lirateke eta informazio guztia gorde egingo luke, enkriptaturik.

Behin konfiguratu ondoren, sistemak gu garela egiaztatzeko, mugikorra eskuetan hartu, gure aurpegiaren aurrean kamara jarri eta begiak irekita, bi segunduz begiratu beharko genuke. Behin horrela,  mugikorra desblokeatuko litzateke, eta erostekak egitera iritsi gintezke ere.

Segurua al da?

Apple-ek dio aurpegia hatz-marka sistema baino seguruagoa dela. Touch ID-rekin, 50.000 aukeretatik, behin gaizki identifikatzen du hatz-marka. Face ID-rekin ordea, 1.000.000 aukeretatik behin gaizki identifikatuko luke.

Dena den, segurtasun sistema guztiek bezala baditu bere arriskuak. Lapur batek kamarara begira jartzen behartzen bagaitu, gure sistemara sarbidea izango luke berehala. Hori bai, lo gauden bitartean, ezingo luke Face ID bidez gure sistema desblokeatu.

Ikusi beharko da nola funtzionatzen duen segurtasun sistema berri honek. Denborak esango du Apple-en gailuetan soilik ikusiko dugun…

 

 

Partekatu: