Kooperatiba bat gara eta balio kooperatiboekin engaiatuta gaude. Unibertso berri hau sortu genuen unetik, barne-eraldaketa iraunkorrean egon gara murgilduta, gure lan-jarduna finduz, harremanak landuz eta, beti ere, lantaldea zaintzeko ikuspegia bizi mantenduz. 

Euskal Herrian kokatzen da gure jarduera, euskararen lurraldearen luze zabalean, baina gauden tokitik abiatuz. 2015ean Hernanin eman genituen lehen pausoak eta hiru urte beranduago Usurbilen bota genituen sustraiak. 

Antolatzeko modu demokratikoak jartzen ditugu praktikan, kide bakoitzak bere tokia izanik eta elkarrekin proiektu kolektibo bat garatuz. Sinestuta gaude kooperatibak balio behar duela bizitza hobeak izateko eta lanaren zentzua aldatzeko.

Kooperatiba izaeraren baitan, inguruan errotuta eta honekin konpromisoz lan egiten duen enpresa bat gara. Kooperatiba jendartea eraldatzeko tresna ere badela ulertzen dugu. Gure lurraldeari egin nahi diogun ekarpenak forma ezberdinak hartu ditu. 2016tik Nortasuna Sarean jardunaldia egiten dugu urtero, doan eta euskaraz gure jendartearekin komunikazioarekin lotutako ezagutzak partekatzeko helburuz. Ildo berean, PuntuSoziala egitasmoaren bidez, 6 urtetan zehar, gure jendarteari ekarpen positiboa egiten dioten proiektu ezberdinen komunikazio estrategikoari bultzada bat ematen aritu ginen.

Komunikazioa inguruarekin harremantzeko aukera ireki bat bezala ulertzen dugu. Komunitatearen parte izan eta modu kooperatiboan eragin nahi dugu.

Gure balioak

Pertsonen bizigarritasuna eta horien beharrak

Konfiantzazko harreman osasuntsuak nahi ditugu, elkar zaintzen dutenak

Harreman egonkorrak. Elkarrekin eraikitzen dugu

Lan talde egonkor batekin, duintasunez, berdinetik berdinera eta giro onean. Baita elkarlanak abiatzean edo hornitzaileak aukeratzerakoan ere

Efizientzia eta malgutasuna

Elkarrekin kalitatezko harreman eta emaitzak lortzea da helburua, taldearen erritmoei eta proiektuaren beharrei uneoro egokituz

Ekonomia Sozial eta Eraldatzailea

Bizi proiektu kolektiboa da TaPuntu Kooperatiba, horizontala, anitza eta parekidea. Harremanak sortzean ere, hori da gure oinarria

TaPuntutarrak

ARKAITZ
SUKUNTZA ALKORTA

GORETTI
ARANBURU EPELDE

EKAIN
AROSTEGI MELERO

ESTI
VEINTEMILLAS BARREDA

MIKEL
OLAIZ GARMENDIA

AINHOA
IRIBAR LIZEAGA

ARITZ
ETXEBERRIA ALTUNA

ANE
ARRUTI LOPETEGI

EKAITZ
AUZMENDI MAÑERU