Limes

Erronka bat jarri ziguten mahai gainean Zabalduz kooperatibako lagunek: etxe-agentzia sozial baten marka (izena, marka-irudia, errelatoa) eta hau jendartera hedatzeko euskarri komunikatiboak sortzea. Hilabetetako lanaren ondoren jaio da “Limes, merezi duten etxeak”.

Marka honen, eta landutako eskuorri eta webgunearen bidez, Gipuzkoan etxebizitza edo logelak hutsik dituzten pertsonak helburu sozial bati lotuta alokatzeko aukera dute, prozesuan bidelaguntza jasoz eta, era berean, etxebizitza duin bat eskuratzeko zailtasuna duten pertsonek aukera berriak izango dituzte.

Jendartearen eraldaketan eta etxebizitza eskuratzeko eskubidean oinarritutako proiektu honetan lan egitea plazera izan da. Egin dugun lanari esker, Limes etxe agentziak badu oinarri komunikatibo sendo bat, bere helburu sozialak lortzeko estrategikoa izango dena.