CSS3 estilo orriak

IRAKASLEA

Mikel Olaiz Garmendia

  • Web diseinuan aditua
  • Diseinu grafiko eta web diseinu enpresetan esperientziaduna
  • Webguneen arloko hainbat gairen inguruko irakaslea
  • Diseinatzaile grafikoa

CSS3 estilo orriak

Web-orrien diseinuan oinarrizko ezagutzak izanda, hauetan sakondu nahi duzu? CSS estiloak HTML kodean txertatzen ziren garaian ikasi zenuen web-orriak egiten? CSS menperatu arren CSS3-k ekarri dituen berritasunak ezagutu eta praktikan jarri nahi dituzu? Ikastaro honek guzti horretan lagunduko dizu, modu teoriko-praktiko batean.

Ikasgai-zerrenda

  • CSS3 estiloetan barneratu diren berritasunak
  • Estiloa eman nahi diogun HTMLan kontuan hartu beharreko jardunbide egokiak
  • Selektore berriak
  • Trantsizioak, transformazioak eta animazioak
  • Itzalak eta degradatuak
  • Hondoak eta ertzak
  • Testu efektuak
  • Tipografiak

Ikastaroaren datuak

Eguna:2016ko apirilak 25 (astelehena)
Ordutegia:16:00 – 18:30
Orduak guztira:10
Lekua:Beterri. Florida auzoa, 28 (Hernani)
Hizkuntza: Euskara
Prezioa:70€

*Oharra: ikastaro honetan parte hartzeko ordenagailu bat ekartzea gomendatzen dugu, alde praktikoa landu ahal izateko

Eman izena ikastaroan

Epez kanpo. Ikastaro honetan interesa izanez gero, idatziguzu formazioa@tapuntu.eus helbidera eta zure beharra asetzen saiatuko gara.