Bezero arreta tradizionala vs digitala ikastaroa

Bezero arreta tradizionala vs. digitala

Edozein motako erakundeetan bezeroak zaindu eta beraiekin komunikatzea ezinbestekoa dela badakigu. Eraldaketa digitalak eragindako milaka aldaketek, bezeroengana iristeko abileziak eta teknika berriak garatu behar ditugula ondorioztatzera eraman gaitu. Ikastaro honen bidez, bezeroengana iritsi eta beraiekin egoki komunikatzeko modu berriak ezagutu eta erabiltzen ikasiko duzu.

IRAKASLEA

Ainhoa Iribar

  • Enpresa Zientzietan Diplomatua
  • Giza Baliabideetan eta Enpleguan espezializatua
  • “Gizarte bitartekaritza eta gatazka-konponketa” profesionaltasun ziurtagiria
  • Gaitasun pertsonalen inguruko gaien irakaslea

Ikasgai-zerrenda

  • Bezero arretaren kontzeptua, helburuak eta teknika tradizionalak
  • Eraldaketa digitalak bezero arretan ekarri duen eragina
  • Bezeroek gaur egun positibotzat hartzen dituzten abileziak
  • Bezero arreta digital egokia egiteko aholkuak
  • Bezero arreta teknika berriak eta merkatuko tresna erabilienak

Ikastaroaren datuak

Eguna: 2017ko urtarrilak 12 (osteguna)
Ordutegia: 9:00 – 13:00
Orduak guztira: 4
Lekua: Beterri. Florida auzoa, 28 (Hernani)
Hizkuntza: Euskara edo gaztelera
Prezioa: 35€

Eman izena ikastaroan

Epez kanpo. Ikastaro honetan interesa izanez gero, idatziguzu formazioa@tapuntu.eus helbidera eta zure beharra asetzen saiatuko gara.