tapuntu
  • eus
  • cas
  • Kooperatiba
  • Zuretzat
    • Komunikazioa
    • Web garapena
    • Diseinu grafikoa
    • Ikus-entzunezkoak
  • Formazioa
  • Martxan
  • Big Bang gunea
  • Laguntzarik behar?


08:00-16:00 (Ostirala: 08:00-15:00)

 
943 046 771 / 843 740 287


info@tapuntu.eus


Zubiaurrenea, 6
20.170 Usurbil (Gipuzkoa)

  • eus
  • cas
TaPuntu

Excel menpera ezazu, ez berak zu ordea!

Arkaitz Sukuntza Alkorta

2017/06/23

Martxan honen gaiak:

Bestelakoak Formazioa

Gezurra badirudi ere, gaur egun, Excel tresna erabiltzen jakitea oinarrizkoa da edozein lan funtzio garatzeko orduan. Izan ere, datuak gorde eta kudeatzeko gehien erabiltzen den aplikazioa, Microsoft Excel izaten jarraitzen du eta. Gure esperientzian oinarrituz, TaPuntun urtean zehar gehien ematen dugun ikastaroa da zalantzarik gabe, gehinbat Excel Aurreratua.

Baina, zer da Excel aurreratua?

Excelen zerrenda luzeak ditugunean, hauek kudeatzen jakitea eta zerrenda horietatik behar duguna ateratzen jakitea da ikastaro honen helburu nagusia. Errealitate honen aurrean, uztailerako ikastaro ireki bat antolatzea pentsatu dugu TaPuntun, interesa duen orori, udaran ikasi eta urtean zehar praktikan jartzeko aukera emanez. Ikastaro honi esker, Excel zerrendak kudeatzeko dauden tresnak ezagutu ahal izango dituzu.

Beraz, zure egunerokotasunean, Excel tresna, datu base gisa erabiltzen baduzu, baina datu horiei etekina gehiago ateratzeko aukera duzula uste baduzu, ez izan zalantzak, hau da zure ikastaroa eta!

Gai zerrenda

  • Zerrendetarako formulak
    • Formula asko ditugu Excelen, baina ikastaro honetan zerrendetarako baliagarriak izango direnak ikasiko ditugu!
  • Ordenatu
    • Zerrenda batean erregistroak antolatuta izateak, gerora, aukera gehiago irekiko dizkigu!
  • Filtroak
    • Ikusi nahi ditugun datuak bistaratu eta beste guztiak ezkutatzen ikasiko dugu!
  • Eskemak
    • Zerrenda osoa ikusi beharrean, zatika ikusi ahal izango dugu eskema bat sortzen badugu!
  • Subtotalak
    • Kategorika egin ahal izango ditugu funtzioak modu oso erraz batean!
  • Taula dinamikoak
    • Zalantzarik gabe, ikastaroko gairik garrantzitsuena. Taula dinamikoak  sortzen ikasiko dugu, jatorrizko datuak oinarri izanda, lortu beharreko informazioa eskuratzeko.

Izen eman, ez galdu aukera!

Datari dagokionez, uztailaren 11 da aukeraturiko eguna. Goizez nahiz arratsaldez garatzeko aukera eskaintzea pentsatu dugu, zure beharretara egokitzeko asmoz. Interesa edukiz gero, ondoko galdetegia bete eta eman izena gurean. Ikasi Excelek dituen tresnak!

Agian hauek ere gustatuko zaizkizu:
  • #TaPuntuk2
  • email marketin
    Zer ote dira e-mail marketin ekintzak?
  • Zein da irratiaren oraina eta etorkizuna?
  • Zuen ezkontzarako web-orri bat diseinatuko zenukete?

Hitz egin dezagun


08:00-16:00


info@tapuntu.eus

 
(+34) 943 046 771
(+34) 843 740 287


Zubiaurrenea 6
20.170 Usurbil (Gipuzkoa).



 

Gure unibertsoan

Lege-testuak
Webgune honetan cookieak erabiltzen ditugu erabiltzaile esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak, cookie eta pribatasun politiken onarpena dakar. Onartu
Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities...
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT

Jakinarazpenak