Durangaldeko Berbalagunak: Sarean Seguru hitzaldia

Durangaldeako berbalagunak hitzaldia

Durangaldean euskaraz bizi eta hizkuntza sustatu nahi dutenen arteko topagunea da Durangaldeko Berbalagunak. Helburu argi horrekin, urtean zehar hainbat ekintza eta egitasmo antolatu eta aurrera eramaten dituzte. Hala-nola, mintzataldeak, Gurasolagun egitasmoa, mintzodromoak eta ekintza osagarriak.

Azken hauen artean, noizean behin, gai ezberdinen inguruko hitzaldiak antolatu ohi dituzte. Bertan, gai bat hizpide hartuz, euskaraz solasaldi bat aurrera eramaten dute, gai honen inguruan ezagutzak barneratuz gainera.

Hori dela eta, proiektu honen kudeatzaileek gure lantaldearekin harremanetan jartzea erabaki zuten, hitzaldi bat elkarrekin diseinatu eta aurrera eraman ahal izateko. Horretarako, gure webguneko formazio katalogoa aztertzen aritu ziren eta beraien beharretara hobeto egokitzen ziren gaiak pentsatu zituzten.

HITZALDIAREN INGURUKO XEHETASUNAK:

  • Izenburua: Internet: Sarean seguru!
  • Kokalekua: deialdia Elorrion eta Abadiñon egitea erabaki bazuten ere, Elorrion osatu zen taldea.
  • Iraupena: ordu eta erdiko saioa.
  • Bertan jorraturiko edukiak:
    • Interneten oinarriak.
    • Pasahitz ziurrak ezartzeko jarraibideak.
    • Sarean sor daitezkeen iruzur eta arriskuak.
    • Sarean segurtasun osoz erosketak egiteko gakoak.
    • Haurrak sarean ibiltzeko gomendioak.
    • Segurtasuna bermatzeko gakoak: pribatutasuna eta informazio pertsonala babesteko beharra.

Hementxe hitzaldian atera genituen hainbat argazki:

Durangaldeako Berbalagunak hitzaldi saioa

 

Durangaldeako Berbalagunak

Ezbairik gabe, plazer hutsa izan zen hitzaldira gerturatu ziren guztiekin gai honen inguruan euskaraz hitz egitea. Jarraitu horrela lanean!

Partekatu: