E-marketing

Zure produktuak edo zerbitzuak interneten sustatu eta saltzeko asmoa baduzu, beharrak ondo entzun eta azterketa sakon bat burutuko dugu. Gaur egun internetek eskaintzen dituen teknika ezberdinen inguruko informazioa eskaini eta zure egoera zehatzera egokituko gara, teknika hauei ahalik eta etekin handiena atera diezaiezun.

Web diseinua eta programazioa

Edozein proiekturen sareko elementu zentrala webgunea izan beharko litzateke. Bertan informazio orokorra, produktuen eta zerbitzuen azalpena eta harremanetarako bideak azaltzeaz gain, webgunea proiektuaren nortasunaren islada izatea lortu beharko luke. Horretarako aholkularitza eta laguntza eskainiko dizugu, webgunea sortu edo dagoeneko bat baduzu, gaur egungo teknika eta teknologiak kontutan hartuz webgunea gaurkotuko dugularik.

Sare sozialen estrategia

Zure publikoarekin lehen harremana egin, mantendu, edukiak sareratu edota publiko berriarengana iristeko, sare sozialak erabiltzea ezinbestekoa da gaur egun. Sare sozial guztien arteko koherentzia lortu eta garatzeko, gomendagarria da enpresek marketin estrategia landu bat izan eta aurrera eramatea. Gainera, marketin estrategia hori webgunearekin integratua egotea ezinbestekoa da. Guzti hau finkatzeko laguntza behar izanez gero, jarri gurekin harremanetan.

SEO eta SEM

Sarean egote hutsa ez da nahikoa izaten, jasolearengana modu egokian iritsi eta honen interesa lortu behar izaten da eta. Enpresa berritzaileek badakite sarean egon eta bertan ondo kokaturik egoteak izugarrizko garrantzia duela egun, baina askok ez dakite zer egin behar den hori lortzeko.

Kasu horren aurrean bazaude eta posizionamenduaren inguruan laguntza behar duzula uste baduzu, zure proiektuaren webgunea eta sare sozialak bilatzaileetan nola dauden kokaturik aztertu eta hau hobetzeko azken tekniken inguruko ahokularitza eskaintzeko hementxe gaituzu.

Online dendak sortu eta mantendu

Urtean zehar 365 egunez, 24 orduz mundu guztira irekita egongo den denda bat izan eta kudeatzen ikasi nahi baduzu, online dendak garatzen ditugula jakitea ez zaizu gaizki etorriko.

Produktuak nahiz zerbitzuak internet bidez saltzeko aukera izango duzu, edozein lekutan egonda ere eta kostuak merkeagotzeko aukera izanik gainera. Bertara sarbidea izan, kudeatzen jakin eta eta zure bezeroei berehalako arreta eskaintzeko aukera izango duzu.

Internet zure produktu edo zerbitzuak saltzeko leku paregabea denez, zure denda sortuko dugu eta bertan zure stockeko aldaketak barneratuko ditugu, zure negoziaren aldaketei egokituz.

Online denden inguruko aholkularitza eta formazioa

TaPuntuk gai honen inguruko aholkularitza eskaintzen du eta zure beharren arabera, aholkularitza osoa edo zatikakoa eskatzeko aukera izango duzu.

Online denda bat sortu aurretik jakin behar duzun horri buruz aholkularitza zerbitzua emango dizugu, eta jada sortuta baduzu, aztertu egingo dugu eta hobekuntzak iradoki. Denda zuk zeuk mantendu ahal izango duzu, formazio batean barneratuko dituzun ezagutzei esker.

Comments are closed, but trackbacks and pingbacks are open.