UDAKO IKASTAROAK

TaPuntu udako ikastaroak

2018ko udako ikastaroen eskaintza

Udako ikastaroak antolatzea erabaki dugu, ikasteko garai ona da, eta iraupen luzeagoa duten ikastaroak eskaini ditzakegu. Community Manager munduan murgiltzea eta oinarrizko bideogintzari buruz ikastea hartu dugu udako helburutzat. Bazatoz gurekin ikastera?

Community Manager ikastaroa

Community Manager

Helburua

Sare sozialak modu profesionalean kudeatzeko tresnak eta metodologia ikasiko dugu. Sare sozialen estrategian oinarrituta kudeaketa, edukiak, programazioa eta publizitatea aztertuz.

Gai zerrenda

  • Sare Sozialen estrategia
  • Sare sozialen kudeaketa (Facebook, Instagram eta Twitter)
  • Eduki ikusgarriak sortzea
  • Edukien programazioa eta planifikazioa
  • Publizitatea sare sozialetan

Datak eta ordutegia

Uztailak 17, 18, 19 eta 24, 25, 26ean izango da 10:00etatik 13:00etara. 18 ordu guztira.

Izena emateko azken eguna: Uztailaren 16a goizeko 10etan.

Prezioa

165€ laguneko

Oinarrizko bideogintza ikastaroa

Oinarrizko Bideogintza

Helburua

Bideo bat sortu aurretik kontutan izan beharreko gakoak aztertzeaz gain, bideo grabazioa eta edizioa landuko da ikastaroan. Oso praktikoa izango da eta ikasle bakoitzak bere kamararekin ateratako irudiekin bideo on bat sortzeko gaitasuna lortuko du.

Gai zerrenda

  • Bideo baten preprodukzioa
  • Gidoia sortzea
  • Grabazioa
  • Musika eta audioa
  • Bideoaren edizioa eta esportazioa

Datak eta ordutegia

Abuztuak 21, 22, 23 eta 28, 29, 30ean izango da 10:00etatik 13:00etara. 18 ordu guztira.

Izena emateko azken eguna: Abuztuaren 20a goizeko 10etan.

Prezioa

165€ laguneko

Eman izena

Aukeratu zein ikastarotan eman nahi duzun izena:

Community Manager Community Manager ikastaroa
Oinarrizko Bideogintza Oinarrizko Bideogintza

Datuen babeserako politika onartzen dut

Idatzi honako segurtasun testua, mesedez:

captcha