Usurbilgo Lanbide Eskola: jardunaldiaren kartelaren diseinua

Usurbilgo Lanbide Eskolak, pertsonen etengabeko formazioarengatik apostua egiteaz gain, eskualdeko garapena bultzatzea du helburu. Horretarako, beraien heziketa eskaintzaren barruan dauden ziklo eta ikastaroez gain, noizbehinka jardunaldiak antolatu ohi ditu.

Horien artean, energia eraginkortasunaren inguruko jardunaldi bat antolatu eta honen zabalkundean laguntzeko, gurekin harremanetan jarri ziren jardunaldiaren kartelaren diseinua egiteko asmoz.

Bi erakundeen artean hitz egin eta kartelaren egitura finkatu genuen lehenik, aurretik erakundeak egindako beste batzuk oinarri hartuz. Barneratu beharreko edukiari zegokionez,  nahiko argi zuten hasieratik eta ezaugarriak txukun bidali ostean, burubelarri hasi ginen behin betiko diseinu bat lortzeko asmoz. Kopuruari dagokionez, informazio dezente zenez, diseinu bakarreko bi kartel burutzea erabaki genuen, bata gazteleraz eta bestea aldiz euskaraz. Bukatzeko, estiloa jardunaldiaren tematikarekin bat egitea egokia zela pentsatu ostean, kolore eta tipografia egoki batzuk txertatzea adostu genuen.

Hementxe emaitza ikusgai:
Usurbilgo Lanbide eskolako ikastaroko kartela

Zer landu dugu?
Norentzako

Usurbilgo Lanbide Eskola