Tartufo antzezlanerako rifak

“Versión libre de Tartufo” Donostian jaiotzen den antzezlan proiektua dugu, Marga Altolagirre arte eszenikoen laborategiaren baitan.

Moliéren bertsio aske batean oinarrituriko antzezlana hain zuzen ere, non antzerki garaikidea eta zuzeneko musika librea nahastea lortu duen.

Sustatzaileek ikuskizuna ekoizteko zailtasun ekonomikoak zituztenez, gure laguntza eskatzera gerturatu ziren, rifa batzuen diseinua burutu eta hauen bidez dirua biltzeko asmoz.

Proiektuaren ezaugarri eta helburuak kontutan hartuz, zalantzarik gabe laguntza eskaintzea erabaki genuen eta rifen diseinu lanetan hasi ginen.

Inprenta gastuak merketzeko asmoz, txuri-beltzean eginiko diseinu bat aurrera eramatea erabaki genuen sustatzaileekin batera.

Rifaren saridunak, Eduardo Chillida handiaren “Sakondu” litografia irabaziko duenez, hau ere diseinuan barneratzea egokia iruditu zitzaigun.

Tartufo MA

Rifez gain, sustatzaileek Crowdfunding kanpaina bat eta bestelako ekintzak martxan jarri dituztela badakigu.

Hementxe proiektuaren inguruko informazio guztia:

Tartufo de M.A. ekoizteko crowdfunding kanpaina
Proiektuaren inguruko bideoa

Tartufo ekoizten lagundu nahi?

Zer landu dugu?
Norentzako

Tartufo de M.A