Saltogela psikomotrizitatea: .EUS domeinu berria eta diseinu lanak

Lasarte-Orian kokatua dagoen Saltogela Psikomotrizitate zentroak aspalditik zuen bere web-orria martxan. Dena den, Saltogelako arduradunak gurekin harremanetan jartzea erabaki zuen, bere online zein offline presentzia pixka bat moldatzeko beharra zuen eta.

Offline presentziari dagokionez, bisita txartel zein sinadura orrien (saio bakoitzaren amaieran haurrei ematen dizkienak) diseinua berritzeko beharra zuela aipatu zigun.

Bestetik, online presentziari dagokionez, Saltogelako web-orrian, ordura arte erabiltzen zuen .net domeinua bertan behera utzi eta .eus domeinua bere web-orrian ezartzeko laguntza eskatu zigun ere.

Behin behar guztiak ondo ulertu ondoren, lehen pauso gisa, www.saltogela.eus domeinua erregistratu genuen. Domeinua jabetzan izan ondoren diseinu lanak martxan jarri genituen, txartel berrian .eus domeinu berria zehaztuz.

Bisita txartel zein sinadura orrien diseinuari dagokionez, lehen zirriborroak egin ondoren, bezeroari bidali eta aldaketa txiki batzuk burutu ondoren, behin betiko diseinuarekin eman genuen. Bertsio digitalak bezeroari bidaltzeaz gain, Antza inprentara bidali genituen, inprimaketa lanak martxan jar zitzaten.

Bestetik, bere web-orrian .eus domeinua indarrean egoteko ondoko pausoak eman genituen:

  1. Lehenik eta behin, bere web-orriak datu baserik ez zuenez, ez genuen zerbitzari berrira hauek esportatzeko beharra izan.
  2. Bigarrenik, web-orriko artxibo guztiak hartu eta zerbitzari berrira eraman genituen.
  3. Behin zerbitzari berrian egonda, lotura guztiak aldatu genituen .eus domeinu berrira lotuz.
  4. Laugarrenik, sustatzaileak erabiltzen zuen helbide elektroniko bakarra migratu genuen. Horretarako, kopia bat egin eta informazio guztia zerbitzari berrira igo genuen.
  5. Horren ondoren, www.saltogela.net domeinua indargabetzeko asmoz, .eus domeinu berrira berbidali genuen. Horri esker, erabiltzaileren bat web-orri zaharrera sartuz gero, web-orri berrira berbidaliko lioke.
  6. Azkenik, Google-i aldaketaren berri eman genion, aurrez landutako posizionamendu guztiaren galera ekiditeko asmoz.
Ongi etorri, beraz, .EUS komunitate berrira Saltogela eta gozatu bisita txartel zein sinadura orri berriez!

Hementxe emaitza ikusgai:

BISITA TXARTELA

SINADURA ORRIA

Zer landu dugu?
Norentzako

Saltogela Psikomotrizitatea