Pasaiagile prozesu partehartzailearen diseinu lanak

Gure web-orriko atal honetan azaldu bezala, duela bost bat hilabete Pasaiagile proiektuko lehen triptikoa diseinatu genuen. Bertan azaldu bezala, proiektu honek, Pasaiako herrian herritarrek Udal aurrekontuak zertan inbertitu nahi dituzten jasotzea bilatzen du. Horretarako, udalak prozesu partehartzaile bat martxan jartzea erabaki zuen 2017an.

Momentu honetan, herritarren lehen proposamenak jaso eta udaletxean hauek teknikoki aztertu ondoren, berriro ere herritarren iritzia jaso nahi dute, behin behineko proposamenak aztertu, baloratu eta gehien gustatzen zaizkienak aukeratu ahal izateko. Horri esker, bozka gehien dituzten proposamenak ezagutu eta hauek aurrera eraman ahal izango dituztelarik.

Horrez gain, herritarrek bozkatu baino lehen, proiektu dinamizatzaile zein udaleko ordezkariei esker, Pasaiako hainbat gunetan egingo diren bileretara gerturatzeko aukera izango dute, hauek proposamen guztiak banan banan azalduko dituztelarik bertan.

Proiektuaren bigarren fase honen xehetasun guztiak jaso eta herritarrei prozesuaren informazio guztia helarazteko asmoz, proiektu arduradunak gure lantaldearekin harremanetan jarri ziren, proiektuaren inguruko bi euskarri fisiko garatzeko laguntza behar zuten eta. Alde batetik, prozesuaren inguruko informazioa eta proposamen guztiak jasotzeko asmoz, triptiko bat garatzea eskatu ziguten. Bestalde, proposamen guztiak indibidualki erakutsi eta herritar guztien eskura egoteko, kalean kokatu beharreko panel informatiboak garatzea eskatu ziguten ere.

Hementxe uzten dizuegu emaitza, gure lantaldeak garaturiko lana ikusteko aukera izan dezazuen:

pasaiagile triptikoa

Pasaiagile

Pasaiagile panelak

Zer landu dugu?
Norentzako

Aztiker