Hernaniko Gazte Lokalen inguruko Gomendioen Gida

Hernaniko udalak gazteria sailetik abian ipinitako gomendioen gida honen bidez, hainbat helburu lortu nahi zituzten:

  • Gazte lokalen fenomenoa ezagutarazi eta gizarteak hauen inguruan duen irudia osatzea, alde positiboak indartuz.
  • Lokalen gutxieneko segurtasun eta higiene baldintzak agente ezberdinei ezagutaraztea.
  • Sor daitezkeen gatazkak kudeatzea, bizikidetza bermatzeko asmoz.
  • Bizilagunen atseden eta gazteen aisialdi eskubideak uztartzea.
  • Jabeen eta gazteen eskubide eta betebeharrak ezagutaraztea, jarrera erantzuleak gomendatuz.

Helburu hauek betetzeko helburuz, gida sortu eta diseinu eta maketazio lanetarako udaletxetik TaPunturekin jarri ziren harremanetan.

Alde batetik, lokalen jabe, auzo elkarte eta herritar guztientzat zuzendua egongo zen gida diseinatu genuen. Bestetik, gidaren eduki garrantzitsuena laburbilduko zuen kartela burutu genuen, gazteek beraien lokaletan ipintzeko asmoz.

Hementxe gidaren eta kartelaren argazkiak ikusgai:

Gazte gida

gida

kartela

Zer landu dugu?
Norentzako

Hernaniko udala