Gari Irazustaren online dendaren garapena

Gari Irazusta idazlea, bere lehen liburua izango zen Ilargiaren alde iluna diseinatu eta bertako ilustrazioak diseinatzeko asmoz gerturatu zitzaigun TaPuntura.

Estekan honetan azaldu genizuen moduan, idazlearen eta gure lantaldearen arteko elkarlana oinarri izanik, azkenean emaitzatzat lortu genuen liburuarekin gustora geratu ginen bi aldeak.

Behin liburua argitaratu ondoren, idazleak pausu bat haratago joan nahi zuela aipatu eta bere lehen liburua sarean saltzeko online denda bat egiteko eskakizuna burutu zuen.

Martxan hasi eta liburua oinarri izanik, online denda sinple bat diseinatu eta aurrera eraman genuen.

Hementxe online denda ikusi eta liburua erosteko esteka: Gari Irazusta idazlearen online denda

Gari Irazusta Ilargiaren alde iluna

Webgunea argitaratu eta hainbat hilabete igaro ondoren Gari Irazusta berriro jarri zen gure lantaldearekin harremanetan, webgunean atal dinamiko bat txertatzeko asmoz. Bertan, maiztasun jakin batekin olerkiak argitaratzeko aukera izan nahi zuen. Txertatu dugu honezkero atal berri hau, webgunean ikusgai dagoena. Jarraian ikus dezakezue bigarren fase honetan egindako lanen emaitza:

Gari Irazusta olerkiak

Proiektu aberasgarria eta polita benetan! Liburua irakurri eta erostera animatzen zaituztegu TaPuntutik.

Zer landu dugu?
Norentzako

Gari Irazusta