Eskuorriak: Portu eta Elizatxo auzoetako mugikortasun plana

Hernaniko Portu eta Elizatxo auzoetan aspalditik gertatu izan dira mugikortasun arazoak; bere kale malkartsu eta estuek, bertako azpiegiturek (trenbidea, tunel estuak…) eta bertan kokatutako ikastolaren inguruan sortzen den jende eta kotxe mugimenduak segurtasun arazoak eta mugikortasun zailtasunak sortzen zituen.

Arazo horren jakitun, Hernaniko udalak parte-hartze prozesu bat antolatu zuen bi auzoetako bizilagunekin eta eskola komunitatearekin (ikastolako arduradunak eta gurasoak), mugikortasun plana erabaki eta diseinatzeko asmoz, mugikortasunean aditua den enpresa baten laguntzaz. Enpresa hau arduratu da hiru urtetan zehar gauzatuko diren lanen diseinuaz eta planifikazioaz eta guri egokitu zaigu hauen berri ematea.

Diseinu grafikoaren arloan egiten ditugun lanek helburu komunikatibo zehatz bat izaten dute atzetik. Askotan, emaitza sinple eta garbi baten atzean hainbat astetako lana egoten da. Proiektu honetan, adibidez, horixe gertatu zen. Orain arte arazoak sortu dituen gai korapilatsua izanda, eta proposatutako soluzioetako batzuek zuzenean herritarrengan eragina izango zutenez, proiektua ongi komunikatzeko beharra zegoen.

Udaleko teknikariarekin batera, bi euskarri ezberdindu garatzea erabaki genuen, publiko ezberdinei zuzenduak.

Ikastolako gurasoei zuzendutako eskuorria

Alde batetik, ikastolako gurasoei zuzendutako eskuorri bat diseinatu genuen. Trafikoa erregulatzeko neurri berriak jarriko ziren abian Elizatxo ikastolaren inguruan eta, hori dela eta, garrantzitsua zen gurasoek aurretiaz neurri horiek modu zehatzean ezagutu eta beraiei nola eragingo zieten ulertzea. Bi mapen bidez, haurrak eskolara eramateko bideak eta kotxeak uzteko tokiak irudikatu genituen.

Portu eta Elizatxo auzoetako mugikortasun planaren eskuorria Hernaniko udalarentzat

Portu eta Elizatxo auzoetako bizilagunei bideratutako eskuorria

Bestalde, bigarren euskarri orokorrago bat diseinatu genuen ere, ondoren auzoko bizilagun guztiei beraien postontzira helduko zitzaiena. Honen bidez, zegoen problematika azaldu eta hiru urteetan zehar hau konpontzeko helburuz gauzatuko diren lanen berri eman zitzaien.

Portu eta Elizatxo auzoetako mugikortasun planaren eskuorria Hernaniko udalarentzat

Portu eta Elizatxo auzoetako mugikortasun planaren eskuorria Hernaniko udalarentzat

Portu eta Elizatxo auzoetako mugikortasun planaren eskuorria Hernaniko udalarentzat

Zer landu dugu?
Norentzako

Hernaniko udala