Aztiker Kooperatibarentzat egindako infografiaren diseinua

TaPuntun, aspalditik izan dugu Aztiker Kooperatibak aurrera eraman dituen hainbat proiektutan lan egiteko aukera.

Beste eginkizunen artean, Aztiker Kooperatibak prozesu parte hartzaileak eta ikerketak garatzen ditu eta hauen emaitzak edota prozesua bera komunikatu ahal izateko, zenbait komunikazio lan aurrera eraman izan ditugu.

Ikerketei dagokionez, 2017. urtearen amaieran ondoko ikerketa aurkeztu zuten: “Zein da Arabako eskoletan guraso nahiz aurren euskararen egoera?” (hain zuzen ere,  Arabako Foru Aldundiarentzat egindako ikerketa).

Hainbat hilabetez, Arabako eskoletako guraso nahiz haurrekin lanean aritu ostean, ikerketaren emaitzak modu argi batean irudikatu nahi zituztela erabaki zuten: alde batetik, ikerketaren aurkezpen egunean datu esanguratsuak modu argi batean azaldu ahal izateko eta, bestetik, guraso zein haurrek ikerketan asko lagundu zutenez, ikerketaren ondorioak beraiei ere nolabait helarazi ahal izateko. Ideia hori buruan izanda, Aztikerretik gure lantaldearekin harremanetan jarri ziren infografia baten diseinu lanak aurrera eraman genitzan.

Irudian txertatu beharreko edukiak eta irudikatu nahi ziren atalak argi eta garbi zehaztu ondoren, diseinu lanak martxan jarri genituen, horretarako lehen zirriborro bat garatuz.

Sustatzaileei zirriborroa erakutsi ondoren, honen gainean hainbat aldaketa burutu genituen, behin-betiko emaitza elkarlanean lortu genuen arte.

Gehiegi luzatu gabe, hementxe emaitza ikusgai:

Aztiker infografia

Beti bezala, eskerrik asko Aztiker Kooperatibako lantalde guztiari gugan jarritako konfidantza guztiagatik!

Zer landu dugu?
Norentzako

Aztiker Kooperatiba