Aurrera fisioterapia zentroaren web-orria

Imanol Etxeberriaren gidaritzapean dagoen Aurrera Fisioterapia zentroa Andoainen kokatua dago. Urtetako esperientzia du sustatzaileak eta ibilbidean hainbat web-orri garatu ditu, negozioaren xehetasun guztiak bertan bilduz.

Teknologiaren abiadura dela eta, bere web-orria berritzeko nahiarekin gerturatu zen Imanol guregana. Hainbat web-orri burutu ondoren, argi zuen zer nahi zuen: diseinu garbiko web-orri sinple eta argi bat. Horrez gain, SEO posizionamendua edo posizionamendu organikoa sakonki lantzea nahi zuela argi adierazi zigun ere. 14 urterekin istripu oso larria izan zuen Imanolek eta, hori dela eta, itsutasun maila altua du. Hori dela eta,  bigarren mailako irisgarritasuna (AA maila) errespetatzea nahi zuen, gertutik ezagutzen duelako gai honen garrantzia.

Lehen pauso gisa, edukia lantzeari ekin genion. Horretarako Imanolen laguntzaz, testuaz gain web-orrian txertatu nahi zituen argazki eta aurkezpen bideoak helarazi zizkigun.

Behin edukia jaso ondoren, web arkitektura edo egitura zehaztu genuen elkarrekin. Oinarria finkatu ondoren, diseinu alorra landu genuen, zerbait sinple eta argia nahi zuela gogoan izanik beti.

Diseinua finkatu ondoren, edukia hizkuntza guztietan txertatu eta posizionamenduaren lanketa martxan ipini genuen.

Ibilbide guztia egin ondoren, harro gaude lorturiko emaitzaz.

Hementxe ikusgai:

FISIOTERAPIA ANDOAIN

 
FISIOTERAPIA EN ANDOAIN

Web-orria garatzeari esker, Aurrera Fisioterapiaren atzean profesional bikaina dagoela ikusteko aukera izan dugu. Zorte on bidean Imanol!

Zer landu dugu?
Norentzako

Aurrera Fisioterapia zentroa