Atergune atari berria

Duela urte batzuk, Amarauna Sareak, “aterpeak.info” gune digitala sortu zuen, Euskal Autonomi Erkidegoko eta inguruko aterpetxe, landa eta kanpin guneak topatzeko tresna baliagarri bat gazteen eskura ipiniz.

Gunea desagertu zenetik, Euskadiko Gazteria Kontseilu-ko Aistialdi foroak bere falta somatu eta horri irtenbidea emateko, Atergune ataria sortzea erabaki zuten. Horretarako, gure lantaldearekin harremanetan jarri eta proiektua faseka garatzea adostu genuen.

Duela bi hilabete inguru, ataria bera argitaratu genuen. Gunearen oinarri nagusia, Euskal Herriko mapa bat izanik, non aterpetxe, landa eta kanpin aukera batzuk kokatu genituen (horretarako, aterpe mota ezberdinen ikonoak diseinatuz).

Bestetik, aterpe bakoitzaren fitxa sortu genuen, informazio orokorra eta ezaugarri propioak argi adierazteko (deskribapena, kokapena, internet baliabidea, aterpearen leku kopurua…).

Orain dela gutxi, aldiz, bigarren fase bat garatu dugu ataria hobetzeko helburuz, bilatzaile bat txertatuz. Bilatzaile honek dituen filtroen bidez, erabiltzaileek zehazki behar dutena errazago bilatu eta aukera posible ezberdinak azkar topatzeko aukera dute.

Gazteak garen ikuspuntutik, benetan baliagarria iruditzen zaigun tresna.

Hementxe emaitza ikusgai: Atergune ataria

Atergune

Atergune

Zer landu dugu?
Norentzako

Euskadiko Gazteria Kontseilua