Allika Argazkiak: webgunearen diseinu eta garapena

Allika Argazkiak, Deban kokaturiko enpresa familiarra dugu, non egun proiektuaren martxaren jabe den Nerea Allikak hirugarren belaunaldia osatzen duen. Urte luze hauetan etengabean lanean aritu dira, bezeroen beharrak entzun eta haietara egokitzeko helburu garbiarekin. Nereak bere webgune berrian jaso gisa, hementxe bere lana deskribatzeko esaldi argia: “Nirea ez da lan arrunt bat, bizitza honetako une garrantzitsuenak, emozioz beterik daudenak, betirako jasotzen ditut eta”.

TaPuntun emozio hori gertutik ezagutzeko aukera izan dugu, izan ere Nerea guregana gerturatu zen martxan zuen webgunea berritzeko premia zuela adieraziz.

BEHARRAK:

Webgune berriak bete beharreko ezaugarriei zegokienez, ondokoak aipatu zizkigun:

  • Lehenik eta behin, erabiltzailearentzat garbia eta erosoa izatea, edozein pertsonak hau ezagutu eta bertan nabigatzeko aukera izan zezan.
  • Bestetik, bezeroei ateratako argazkiak ikusi eta gustokoenak aukeratzeko helburuz, atal pribatu bat izatea beharrezkotzat jo zuen.
  • Bukatzeko, bere jardueraren lan karga eta ezaugarriak kontutan hartuz, webgunea erraz kudeatzeko aukera izatea gustatuko litzaiokeela aipatu zigun.

Beharrak ezagutu ondoren, webgunearen oinarria eta web arkitektura lantzen hasi ginen. Lehen erabakien artean, atal nagusi ezberdinak finkatu genituen, zerbitzuen atala txertatuko ez genuela eta blogak protagonismo osoa izango zuela erabakiz. Azken finean, Nerearen argazkiek protagonismo osoa izatea bilatu nahi genuen eta, horren ondorioz, diseinu garbi eta sinple bat garatzea adostu genuen.

Atal pribatuari dagokionez, aurrez Nereak bazuen bezeroek argazki saioetan egindako argazki sortatik aukeraketa bat egin ahal izateko tresna propioa. Dena den, proiektuaren aurkezpen eta atal pribatu hori tresna bakar batean integratzea positiboa izango litzatekeela aipatu zigun Nereak, batez ere egunerokotasunean kudeaketa erraztu ahal izateko helburuz.  Hori dela eta, diseinuaz gain, atal hori ondo pentsatu eta diseinatzeko lanketa egitea erabaki genuen.

EMAITZA:

Ikusi dezakezuen moduan, blog itxurako webgune bat lortu dugu emaitzatzat, non erabiltzaileak batez ere, proiektuaren datu orokorrak ezagutu eta Nereak garatzen dituen argazkiak kalitate osoz ikusteko aukera duen.

Allika Argazkiak

Allika Argazkiak egindako lana oinarri hartuz, plazer hutsa izan da webgunea sortzea. Eskerrik asko  Nerea gugan jarritako konfidantza guztiagatik!

Zer landu dugu?
Norentzako

Allika Argazkiak