mapas

Mapas psikoterapia proiektuaren diseinu grafikoa

2015/10/30

Azken hilabetean, psikologia alorreko proiektu jaioberri baten partaide izateko aukera izan dugu. Madrileraino joan beharrean gaude proiektuaren hastapenak azaldu ahal izateko. Hiriburu horren baitan, Leire eta Alejandra gazteak bildu eta bakarka psikologia alorreko hainbat erakundeetan ibili ondoren, beraien indarrak eta ezagutzak batu eta amankomuneko proiektu bat garatzeari ekin diote.

Psikologia gaiak gure gizartean duen ospe txarra gainditu eta edozein pertsona larritasun egoera batera iritsi behar izan gabe, bere egunerokotasunean zientzia honengana gerturatzea bilatzen du proiektuak. Adin nagusi, nerabe zein umeei zuzenduriko terapiak aurrera eramateaz gain, formazio eskaintza bat dute eskuragarri, ikastetxeetara, enpresa ezberdinetara, elkarteetara.. gerturatzeko prest.

Zalantzarik gabe, Mapas psikoterapia izeneko proiektu hau errealitate bihurtzeko, irudi korporatibo bereizgarri bat behar zuen. “MAPAS” hitza ardatz izanik, gure bizitzaren abenturan hainbat aldiz galtzeko aukera izan eta berriro ere gure norabidea topatzeko idea bildu nahi zuten proiektu arduradunek. Ideia horretatik eratorriz, martxan jarri eta logotipo bat diseinatzeari ekin genion. Hainbat kolore, letra mota eta ideiekin jokatuz, azkenean eman genuen denen gustoko zen logotipoarekin.

Oraingoz, hementxe uzten dizkizuegu prozesuaren fase desberdinak eta emaitza erakusten dituen irudia, laister Proiektuak atalean honen inguruko berri gehiago:

[one_third][/one_third][one_third]Mapas logotipoa[/one_third][one_third_last][/one_third_last]

Zorterik onena abentura berri honetan bikote!

Mapas logotipoaren prozesua

Partekatu: