Lege abisuak

Izaera Pertsonaleko Datuak Babestea

Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko Abenduaren 13ko, 15/1999 Lege Organikoak, (aurrerantzean DBLO) jasotakoaren arabera, bezeroari edo erabiltzaileari, honako hauek jakinarazten zaizkio:

  • Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko 15/1999 Lege Organikoak, abenduaren 13koak, jasotakoaren arabera, gogorarazten dizugu zure datuak bidaltzean, izaera pertsonaleko datuen fitxategi batean jasoko direla, fitxategiaren titularra TAPUNTU KOOPERATIBA ELKARTE TXIKIA izango delarik.
  • Formulario honi esker TAPUNTU KOOPERATIBA ELKARTE TXIKIAK eguneratua izango du bere bezeroekin duen harremanetarako datuak, horien eskaerari bide berdina erabiliz erantzuteko eta/edo elkarren arteko kontratu-harremana kontuan izanik Kooperatibak garatzen duen jardueraren sektoreko produktu edo zerbitzuen promozioetako komunikazioak (Diseinu grafikoa, E-marketin, E-commerce, Multimedia eta Formazioa) posta elektroniko bidez edo antzekoa den beste komunikazio elektroniko baten bidez bidaltzeko. Bezeroak era horretako bidalketak ez dituela jaso nahi esan badu edo hori gerora esaten badu, ez zaizkio bidaliko.
  • Datu hauek eskuratzea, zuzentzea eta baliogabetzea eska dezake interesa duen edonork edo horiek erabiltzearen aurka agertu ondoko helbidera idatziz: TAPUNTU KOOPERATIBA ELKARTE TXIKIA, Florida auzoa, 28. 20120 Hernani(Gipuzkoa) edo e-posta elektroniko bat helbide elektroniko bidaliz: info@tapuntu.eus. Eskaera egiterako garaian bere NAN dokumentua aurkeztu beharko du honen titularra dela bermatuz.

Cookie politika

Martxoaren 30eko 13/2012 Errege Lege Dekretuak xedatzen du zenbaterainoko xehetasunak eman behar diren cookie-ei buruz; horri jarraituz, orri honetan jakinarazten dugu zein den TaPuntu.eus webguneko cookie-en politika. Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzean ordenagailuetara deskargatzen den fitxategia da. Besteak beste, cookie-ek erabiltzaile edo ekipo baten nabigazio ohiturei buruzko informazioa bildu eta berreskuratzeko bidea ematen diote webguneari. Zein informazio jaso duten eta ekipoa nola erabiltzen den edota erabiltzailea nor den ezagutzeko balia daitezke.

Webgune honetan erabiltzen diren cookie-ak

Gure webgunean cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu. TaPunturen webguneak erabiltzen dituen hirugarrenen cookie-ak Google Analytics-en analisi cookie-ak dira; ez du publizitate cookie-rik edo portaera-publizitatearekin lotutakorik erabiltzen.

  • Analisi cookie-ek erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute eta, horrenbestez, web-zerbitzua erabiltzen dutenen estatistika neurketak eta analisiak egitea. TaPunturen webgunearen nabigazioa aztertzen da, zerbitzuen eskaintza hobetzearren.
  • Cookie propioak TaPuntuk berak kudeatzen duen ekipo edo domeinu batetik -hau da, erabiltzaileak eskatu duen zerbitzua ematen duen ekipotik- erabiltzailearen ekipora bidaltzen dira. Cookie horiek Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko Legearen 22.2 artikuluaren aplikazio-eremutik kanpo geratzen dira, beraz, ez da beharrezkoa horiei buruz informatzea edo erabiltzeko baimena eskatzea.

Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzeko informazioa

Zeure ekipoan instalatutako cookie-ak baimendu, blokeatu edo ezabatzeko aukera duzu, ordenagailuan instalatutako nabigatzailearen aukerak konfiguratuz:

Erabiltzaileak webgune honetako analisi cookie-a baliogabetu nahi badu, Google Analytics-ek eskaintzen dituen baztertze sistemak balia ditzake.

Lege Oharra eta Pribatasun Politika

1. Sarrera:
Web honen sarbidea edozein erabiltzaileren aldetik egindako araudi honetako termino, baldintza, komunikazio, ohar eta beste gainontzeko legezko oharren aurretiko irakurketa eta onarpenera baldintzatuta dago.Sarbideak eta ondorengo erabilerak, erabiltzailearen edukiaren osotasunarekiko onespen berariazkoa, osoa eta erretserbarik gabekoa dakar.
Erabiltzailea hemengo nabigaziorako baldintza orokorren edukiarekin ados ez balego, webgune honetatik irten beharko litzateke, bertan eskaintzen diren zerbitzuetara sartu edo eta hauek erabili gabe.Halaber, modu berariazkoan eta salbuespenik gabe onartzen du, webgunehonetara sartzearen eta honen erabileraren eta bertan eskainitako zerbitzuen eta zerbitzuen edukien erabileraren erantzule bakarra dela.Webgune honen sarbideak doako izaera du eta bertan nabigatzeak ez du aurretiko harpidetzarik edo erregistrorik behar.

Beste webguneetara loturak, .EUS Fundazioa-rena adibidez, erabiltzaileak orri horiei eman diezaieketen erabilerara, orrialde hauen erabilera baldintza orokorretara, orrialde bakoitzak ezarritako baldintza orokorretaraeta behin-behineko baldintza espezifikoetara atxikituta daude.

Baimendutakoaz kanpoko beste edozein erabilera espreski debekatuta dago.

TAPUNTU KOOPERATIBA ELKARTE TXIKIA-k alde bateko eran eta edozein unetan alda dezake, bere webgunearen konfigurazioa, bere zerbitzu baldintzak eta edukia ere. Horrez gain, webgunea bera ezabatu, mugatu edo eten dezake behin-behineko edo betirako.

2. Webgune honen jabearen nortasuna:
Webgune honen erantzulearen datu identifikagarriak hauek dira:

TAPUNTU KOOPERATIBA ELKARTE TXIKIA
Florida auzoa 28
20120 Hernani
Gipuzkoa

F-75137216
info@tapuntu.eus

Euskadiko Kooperatiba Txikien Erregistroaren Liburuan inskribatua, 824 Orriaren 1go idazpenean.

3. Zerbitzu-emailearen eskubide eta betebeharrak:

3.1.- Zerbitzuaren hornitzaile gisa, TAPUNTU KOOPERATIBA ELKARTE TXIKIA webgune honetan eskaintzen diren zerbitzuak aurrera eramatea, erabiltzailearekin burutu daitezken komunikazioen pribatasuna modu eraginkorrean bermatzera eta noizbehinka sor daitezken kexei erantzuna ematera behartuta dago.

3.2.- Zerbitzuen mantentze, konponketa, gaurkotze edo hobekuntza lanak burutu behar izanez gero, TAPUNTU KOOPERATIBA ELKARTE TXIKIA-k honen sarbidea behin-behingoz eta aurre-abisurik gabe eteteko eskubidea du eta zerbitzuak eman edo hauek gehiago ez eskaintzeko eskubide erreserba ere, ahal izanez gero erabiltzaileari jakinarazten saiatuko delarik.

3.3.- Erabiltzaileek webgune honen bitartez hornitzen zaizkien zerbitzuez edo/eta datuez edo/eta informazioaz egiten duten erabilera beraien kontu eta arriskupean egingo dira.

3.4.- TAPUNTU KOOPERATIBA ELKARTE TXIKIA-k du webgune honen jabetza intelektualaren eskubideen titulartasuna.

4. Erabiltzailearen eskubide eta betebeharrak:

4.1.- Edozein momentutan, erabiltzaileak wegune honen zerbitzuen legezko erabilpena egin behar du, indarrean dauden legeen arabera, TAPUNTU KOOPERATIBA ELKARTE TXIKIA-ren jabetza intelektualaren eskubideak errespetatuz.

Zentzu honetan, erabiltzaileak web honen bidez burutzen dituen jarduerak legera, moralera, ordena publikora eta ohitura zintzoetara egokituko direla bermatzen du eta inola ere ez dela Kooperatibaren izen on eta irudi komertzialarentzako iraingarriak izango.

4.2.- Erabiltzaileak ez du burutuko TAPUNTU KOOPERATIBA ELKARTE TXIKIA-k bere eskura jartzen dituen zerbitzuen bidez webgunearen edukiaren kalte edo aldaketarik eragingo duen, ez eta bere jarduera oztopatuko duen ekintzarik, inolako arazo teknikorik sortu gabe, birus informatikoak eraman ditzaken elementurik transferitu gabe edo web honetan kalte egin, nahastu, osoki edo zati batez oztopatu, ez eta beste erabiltzaileen posta elektronikoan bitartekatu edo aldatuz.

4.3.- Sartutako datuen egiatasuna erabiltzailearen erantzukizun erabatekoa da, hau dela eta, datu okerrak edo ezegokiak emanez gero, TAPUNTU ELKARTE KOOPERATIBA TXIKIAK erabiltzaileari webgune honetara sartzeko debeku eskubidea gordetzen du.

5. Bermeen salbuespena eta webgunearen eta bere zerbitzuen funtzionamenduarekiko erantzunkizuna:

5.1.- Edozein kasutan, TAPUNTU KOOPERATIBA ELKARTE TXIKIA-k bere ahalegin handienak egingo ditu WEB honen erabilgarritasun iraunkorra lortzearren.

5.2.- TAPUNTU KOOPERATIBA ELKARTE TXIKIA.–k erabiltzaileen eskuetan jartzen ditu datu pertsonalen pribatutasun sistemak hirugarrenei datu hauetara sarrera eragozteko. TAPUNTU KOOPERATIBA ELKARTE TXIKIA.-k datu pertsonalen segurtasuna, konfidentzialtasuna eta erabilgarritasuna bermatzeko beharrezko diren segurtasun tekniko eta antolakuntza neurri guztiak ezarri ditu.
Zentzu honetan, TAPUNTU KOOPERATIBA ELKARTE TXIKIA- k ezagutza hau gertatuz gero sor daitezken kalte-galerekiko erantzukizun oro salbuesten du.

5.3.- TAPUNTU KOOPERATIBA ELKARTE TXIKIA.-k arlo honetan segurtasuna bermatzeko neurri egoki guztiak ezarriak dituen arren, ez du bermatzen birusak ez eta webgune hau osatzen duten beste edozein elementu, erabiltzailearen sistema informatikoan edo bere dokumentu elektronikoetan eta bere sistema informatikoan gordetako fitxategietan aldaketa sor dezaketenik (software eta hardware) ez dagoenik.
TAPUNTU KOOPERATIBA ELKARTE TXIKIA-k ez du bere gain hartzen edukietan ager daitezken eta sistema informatikoan, dokumentu elektronikoetan, fitxategietan etb. aldaketak sor ditzaketen birusek sor dezaketen izate oroko kalte-galeren erantzunkizunik.

5.4.- Erabiltzaileek web-gune honi ematen dieten erabilera ez dago TAPUNTU KOOPERATIBA ELKARTE TXIKIA-ren kontrolpean. Bereziki, elkarte honek ez du bermatzen erabiltzaileek webgune hau baldintza orokorrak jarraituz erabiliko dutenik eta, bere kasuan, aplikagarri izan daitezken baldintza bereziak jarraituz, ez eta modu arduratsu eta zuhurrean egingo dutenik ere.

6. Jabetza intelektuala:

Webgune honen edukiari dagozkion eskubide guztiak TAPUNTU KOOPERATIBA ELKARTE TXIKIA-renak dira.

TAPUNTU KOOPERATIBA ELKARTE TXIKIA-ren diseinu, irudi, mapa, grafiko, marka, errotulu, zeinu bereizgarri edo logotipoak, TAPUNTU KOOPERATIBA ELKARTE TXIKIA-ren titulartasuna dute, hauek legez esklusiboki ustiatzeko eskubide guztiak dituelarik.

Erabiltzailea webgune honetan nabigatzean ager daitezken beste elkarte batzuen logotipo edo zeinu bereizgarriak elkarte bakoitzarenak dira eta hauek legez esklusiboki ustiatzeko eskubideak dituzte, webgune honetan, bere kasuan, gehituak izan daitezen espreski baimenduz.

Webgune honetara sartzen den erabiltzaileak ezin du lortutako informazioaren ondorioz lehen aipaturiko elementurik kopiatu, aldatu, banatu, transmititu, ugaldu, argitaratu, utzi, saldu edo produktu edo zerbitzu berriak sortu.

7. Izaera pertsonaleko datuen babesa:

TAPUNTU KOOPERATIBA ELKARTE TXIKIA-k bermatzen du Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (DBLO), 15/1999 Lege Organikoaren garapenerako Arautegia (DBLOA) onesten duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan eta informazioaren gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuen alorreko legerian ezarritakoa beteko dela.

Webguneko erabiltzaile bati izaera pertsonaleko datuak eskatzen zaizkion guztian gutxienez tratamendua egingo duen arduradunaren nortasuna, datuak zertarako erabiliko diren eta izango dituen eskubideen berri emango beharko zaio horietako kasu bakoitzean.

Erabiltzaileak hirugarren pertsonen izaera pertsonaleko datuak emango balitu, emandako datuen berri eman beharko die hirugarrengo horiei, datuak dituen fitxategi bat badagoela azaldu eta zertarako erabiliko den esan, eskubideak erabiltzeko aukera duela adierazi, eta tratamenduaren eta fitxategiaren arduraduna TAPUNTU KOOPERATIBA ELKARTE TXIKIA dela esan.

Datu hauek eskuratzea, zuzentzea eta baliogabetzea eska dezake interesa duen edonork edo horiek erabiltzearen aurka agertu ondoko helbidera idatziz: TAPUNTU KOOPERATIBA ELKARTE TXIKIA, Florida auzoa, 28. 20120 Hernani(Gipuzkoa) edo e-posta elektroniko bat helbide elektroniko bidaliz: info@tapuntu.eus. Eskaera egiterako garaian bere NAN dokumentua aurkeztu beharko du honen titularra dela bermatuz.

8. Webguneko estekak:

Webgune honek TAPUNTU KOOPERATIBA ELKARTE TXIKIA-k kudeatzen ez dituen beste atari edo webguneetako loturak izanez gero, elkarte honek adierazten du ez duela inolako kontrolik aipatutako atariengan, eta ez duela erantzunkizunik bertako edukiarekiko.

9. Klausulen baliogabetasuna eta indargabetasuna:

Webgune honen erabilera eta nabigazioko baldintza orokor hauen klausularen bat erabatean edo zatika baliogabe edo indargabe adieraziko balitz, xedapen horri edo baliogabe edo indargabe adierazitako bere zati horri soilik eragingo lioke beste gainontzekoan iraunez, baldintza orokorren gainerakoa eta xedapen hori edo honen eragindako zatia ez jarritzat ulertuko da, baldin eta baldintza orokor hauentzat funtsezkoak izaki, modu osoan eraginak beharko luketelarik.

10. Lege aplikagarria eta jurisdikzioa:

Erabilera eta nabigazio baldintza orokor hauek bai eta erabiltzailearen eta TAPUNTU KOOPERATIBA ELKARTE TXIKIA-ren arteko harreman oro Espainiar Legeriak aztertuko ditu.

Baldintza orokor hauen izate edo edukiaren edo erabiltzailearen eta TAPUNTU KOOPERATIBA ELKARTE TXIKIA-ren arteko harremanen ondorioz sortutako edozein auzirako, bi aldeak, egokitzen zaien beste edozein foruri espreski uko eginez, Donostiako(Gipuzkoa) Auzitegi eta Epaitegien jurisdikzio eta eskumen erabatekoaren menpe egongo dira.