E-marketing

Zure produktuak edo zerbitzuak interneten sustatu eta saltzeko asmoa baduzu, beharrak ondo entzun eta azterketa sakon bat burutuko dugu. Gaur egun internetek eskaintzen dituen teknika ezberdinen inguruko informazioa eskaini eta zure egoera zehatzera egokituko gara, teknika hauei ahalik eta etekin handiena atera diezaiezun.

Web diseinua eta programazioa

Edozein proiekturen sareko elementu zentrala web-orria izan beharko litzateke. Bertan informazio orokorra, produktuen eta zerbitzuen azalpena eta harremanetarako bideak azaltzeaz gain, web-orria proiektuaren nortasunaren islada izatea lortu beharko luke. Horretarako aholkularitza eta laguntza eskainiko dizugu, web-orria sortu edo dagoeneko bat baduzu, gaur egungo teknika eta teknologiak kontutan hartuz web-orria gaurkotuko dugularik.

Sare sozialen estrategia

Zure publikoarekin lehen harremana egin, mantendu, edukiak sareratu edota publiko berriarengana iristeko, sare sozialak erabiltzea ezinbestekoa da gaur egun. Sare sozial guztien arteko koherentzia lortu eta garatzeko, gomendagarria da enpresek marketin estrategia landu bat izan eta aurrera eramatea. Gainera, marketin estrategia hori web-orriarekin integratua egotea ezinbestekoa da. Guzti hau finkatzeko laguntza behar izanez gero, jarri gurekin harremanetan.

SEO eta SEM

Sarean egote hutsa ez da nahikoa izaten, jasolearengana modu egokian iritsi eta honen interesa lortu behar izaten da eta. Enpresa berritzaileek badakite sarean egon eta bertan ondo kokaturik egoteak izugarrizko garrantzia duela egun, baina askok ez dakite zer egin behar den hori lortzeko.

Kasu horren aurrean bazaude eta posizionamenduaren inguruan laguntza behar duzula uste baduzu, zure proiektuaren web-orria eta sare sozialak bilatzaileetan nola dauden kokaturik aztertu eta hau hobetzeko azken tekniken inguruko ahokularitza eskaintzeko hementxe gaituzu.

Comments are closed, but trackbacks and pingbacks are open.